TABERNAK: Hiruki taberna (Beasain, Gipuzkoa)

Denbora dexente pasa da iada taberna baten inguruan blogean hitz egin ez dugula eta horretarako aitzakia on bat eman digute Beasainen dagoen Hiruki tabernakoek, artisau garagardo mugimenduarekin bat egin eta bertako garagardo ekoizle txikien garagardoak eskaintzen hasi baitira.

Kokalekua: Jose Miguel Iturrioz 1 (Beasain, Gipuzkoa)

Ordutegia: Astelehena: Itxita            Ostir.-Larunb: 18.00- 04.00

                    Asteartetik Ostegunera: 18.00 – 02.00  (Igandean baita)

IMG_0835

Duela urte ta erdi gutxi gora behera hasi ziren atzerriko artisau garagardo desberdinak eskaintzen. Izandako harrera ona ikusita eta pixka bat jendeari gustatzen zitzaizkion garagardo estiloak kontuan hartuta, bertako ekoizle txikiek eskaintzen dituzten garagardoen aldeko apustua egin dute. Hori dela eta, Localbier artisau garagardo bilatzailean sartuta dago Hiruki taberna.

Eskaintzen dituzten garagardoak:

    Kañeroan: Keler eta Voll damm.

    Botilan: 

    Bertakoak diren Baias, Txikita, Zerb eta Naparbier enpresen garagardo mota desberdinak.

          Astean behin ere atzerriko artisau garagardoa izaten dute “Asteko garagardo” bezala.

          Garagardo komertzialei dagokionez, Estrella Galicia, Voll-Damm, Keler, Alhambra eta Heineken dituzte.

IMG_0837

Artisau garagardoak dastatzeaz gain, Metal, Funky eta Rock and Roll musika entzuteko aukera izango du bertara inguratzen denak. Hilean behin ere kontzertu bat antolatzen da eta ostegunetan “Pintxo-pote”-a izaten da.