BERRIAK: “Culturilla Cervecera” blogaren azken hitzak…

Joan den Uztailean idatzi zituen azken hitzak “Culturilla Cervecera” blogeko Andrés Masero Kataluniarrak.  Blog honen helburua garagardoaren munduaren inguruan aurkitzen zuen informazioa nolabait biltzea zen, bere iritzi pertsonalak,  argazkiak, tabernak etab. luze bat.

Benetan lan bikaina egin du blog honetan, oso ondo landutako atal desberdin asko eta interesgarriak aurki daitezkeelarik. Orain, bilduriko informazioaz baliatuz 2 liburu argitaratu ditu eta bloga sortzean zituen helburuak ongi bete dituenez, agur esateko ordua iritsi dela adierazi du.

Zorionak eta eskerrik asko Andrés!