Aurreko batean “Save The Pub” taldearen inguruko kontuak izan genituen hemen eta bertako kide batek garagardo enpresa bati idatzi eta London Drinker aldizkaritxoan publikatu zen gutun baten zati garrantzitsuenak helaraziko nizkizuela agindu nuen, ba hementxe doaz gutun honen zati azpimarragarrienak (luzeegia da guztia jartzeko):
“Save the Pub parlamentuko taldearen izenean idazten dizuet, zure enpresak (Young´s) azken urteotan komunitatearekiko erakutsi duen jarreraren inguruan keztatuta gaude eta. Errentagarri diren Pub-ak saltzearekin (negozio egiteko) ez duzue zuentzat dirua poltsikoratu bakarrik, inguruko gizartearentzat auzoko Pub baten galera ekarri du baita.
Garagardo ekoizle famili bat izanik (Pub-en egoeraz asko arduratu izan dena), beti Pub hauek alokatzen zituzten langileekin lankidetzan aritu dena, eta ongi kudeatutako komunitate Pub-ak (zuen garagardo bikainekin) edukitzea balore bezala bereganatua zenutelarik, oso penagarria iruditzen zaigu hau guztia.
Zoritxarrez, badirudi garagardo ekoizpen arloaren deuseztatzearekin balore horiek guztiak galdu direla, komunitate pub-etaz arduratzen garenontzat oso larria delarik.”
Ondoren pub baten kasu bati buruz informazio konkretu gehiago ematen du, eta azken parrafoan hurrengo lerroak azpimarratuko nitzuke:
… “azkenik, azken pub honen salmenta ez beharrezko honek ekarri dizun izen txarra dela eta, “Save The Pub” talde osoak errentagarri diren pub-ak saltzeari uztea, jendea beraien komunitate pub-etatik ateratzea eta estatu osoan goraka doazen pub-en itxiera zerrenda ez gehiago handitzea eskatzen dizugu…
… Zure erantzunaren zain gelditzen naiz”
Greg Mulholland, Save The Pub taldeko kide eta parlamentaria, Leeds North West