Azarofest Rotxapea

AZAROFEST ROTXAPEAk plan berezia dauka Arrotxapeako garagardozaleentzat gaurtik hasi eta larunbata arte: hemengo garagardoak, proiektu berriak, artisauak…

• Azaroaren 20an (Gaur), ostegunean, motorrak berotzeko, IPAR GORRI TABERNAN TXIKITA garagardoa ezagutzeko maridajea eginen da. Euskaraz izanen da, eta tabernan bertan izena eman behar da aurretik. (Maridajea Txikita garagardoaren egileek zuzenduko dute)

Azaroaren 21ean, ostiralean, “Euskal Herrian egindako garagardoak edanean” txokoa antolatuko da ERROTABERRI ELKARTEAN. Hemengo garagardo desberdinak ezagutuko dira: Arabatik BAIAS, Bizkaiatik BOGA, Gipuzkoatik ZERB, Nafarroatik NAPARBIER.

Arratsaldeko 7etatik aurrera, gaueko 10ak arte. Garagardoak edateko aukera, erosteko eta etxera eramateko ere bai, norberak janaria eraman dezake eta bertan arratsalde pasa egin lagunartean. (Ekitaldia irekia da, bazkideentzat zein auzokide guztientzat)rotxapea

•Azaroaren 22an, larunbatean, egun osoan zehar, GARAGARDO FERIA BASAJAUN, FELIZIANO, HAIZEA eta IPAR GORRI tabernetan. Lau garagardo eramanen dira: SAN FERMIN, MARBEL, NAPARBIER, TXIKITA, guzti-guztiak Iruñerrian egindakoak. Bono bat eskuratu ondoren, 4 garagardo+4 pintxo hartzeko aukera egonen da.

rotxafestGaragardoak dastatzeaz gain, Rotxaranga, trikitixak, txalapartak, Rotxa kantuz ere bertan izanen dira goizez zein arratsaldez.

Zombination

Zombination garagardoa Belgikako De Struise garagardo fabrikan Urriak 17an egin zen baina hemendik urtebetera prest egongo den nazioarteko kolaborazio bat da, non Europako 9 ekoizle desberdinek hartu duten parte.

% 17 alkohol kopurua lehenengo hartziduran eta urtebetez helduko da haritz egurrezko kupeletan. Garagardo honen bitxikerietako bat, errezetan erabilitako eztia da, kolaboratzaile bakoitzak bere eztia eraman baitu errezeta honi gehitzeko.

Kolaborazio honetan Oostvleteren (Belgika) herrian parte hartu duten ekoizleak:  De Struise Brouwers eta Brouwerij Alvinne (Belgika). Magic Rock, Beavertown eta Brodies (Erresuma Batua) . Kees BubbermanEmelisse) eta De Molen (Herbehereak). Haandbryggeriet Noruegatik eta Naparbier Nafarroatik.

Garagardo honen izena eta mota honetako kolaborazio hau egitearen “aitzakia” Zombier artisau garagardo banatzailearen 3. urteurrena izan da, ekoizle hauek Zombier-i nolabait egiten dioten “oparia” urte hauetan elkarrekin “hazten” laguntzeagatik.

Hona hemen ekoizpen egunean Belgian Smaak-eko kideek grabatutako bideoa:

 

 

Sesma brewing

Sesma brewing garagardotegi naparra aurkeztuko dugu gaur. Alberto Garcia (Sesma, Nafarroa) da proiektu honen sortzaile eta garagardogilea. Katalunian lizentziatura ikasi zuen eta bioteknologia alorreko ikasketak gauzatu zituen.AAAAA Garagardo ekoizpen prozesuan mikrobiologia eta bioteknologiak zerikusia dutenez, garagardoak ekoizten hasi ziren “entretenitzeko” eta benetan garagardoa egiteko gai zirela ikusteko.

Behin Nafarroara bueltatu zenean, garagardo ekoizpenaren ideia oraindik buruan zuen eta anaiarekin esperientziak elkarbanatu zituenez, eta honek legamiaren isolamendu eta propagazio lanak egiten dituen laborategi batetan lan egiten duenez, proiektua martxan jarri zuten.

Makinaria

8000 litro hilabetean ekoizteko ahalmena duen fabrika bat du Sesma brewing enpresak Nafarroako Sesma herrian. Makinaria etxea Italiakoa da eta 1200 litro ekoizteko ahalmena duen ingeles estiloko obradore bat du. Hartzidura ontziak 1500 l.-tako ontzi zilindrokoniko itxiak dira. Heltze ontzi horizonalak ere baditu.

AABB

Produktuak

Bi produktu mota bereizi ditzakegu:

1.- Sesma brewing-en garagardo ekologikoak:

– Pale Ale estiloa   – Brown ale    -Garizkoa

2.- Sesma brewing-en garagardo “arruntak”:

– Petra rubia (Pale Ale)  – Tostada (Amber)

– Super Petra (Inperial IPA)

Denboraldiko garagardoak ere egiten dituzte: Melokotoizko sour Ale, Blas GSC White IPA, La Cabaña de Valerio (Saison) etab.

Sesma brewing-en apostu handi bat eta beste ekoizleengandik bereizten duena erabiltzen dituzten legami motak dira. Melokotoizko Sour Ale (Prunus Persica) garagardoa dugu adibide on bat, non Sour Ale garagardo baten ezaugarriak dituen garagardo bat ekoizteko gai den legami zepa bakarra erabiliz, hau da, bakteria laktikorik eta Brettanomyces-ik erabili gabe. eta prozesu guzti honek behar duen denbora pasa gabe.

 

 

 

Tartalo Pale Ale garagardoaren aurkezpena ostegunean Manneken Beer tabernan

Manneken Beer-eko lagunak proiektu berri batetan murgildu dira eta ostegun honetan aurkeztuko dute Biribil brewing garagardo enpresaren izenean eginiko lehenengo garagardoa Manneken Beer tabernan: Tartalo Pale Ale ( % 4,5)

Data eta ordua: Azaroak 6 osteguna 17.00tatik aurrera

Tokia: Manneken Beer (Iruñea)

Tartalo Pale Ale garagardoa % 4,5 alkohol bolumenean duen amerikar Pale Ale garagardoa da. Erabilitako lupuluak: Columbus, Centennial eta Cascade dira.

Hurrengo argazkian ikusi dezakezue Tartalo garagardoaren etiketa, Antonio Bravo-ren diseinuarekin.

Bertara inguratzen zaretenon artean Tartalo garagardoaren lote desberdinak zozketatuko dira.

Oso ondo pasa mutilak!!!