TABERNAK: Manneken Beer (Iruña, Nafarroa)

Gaur Iruña aldera egingo dugu bisitatxo bat. Bertan, Iker eta Enekok duela urtebete ireki duten Manneken Beer garagardotegia aurki dezakegu eta.

Proiektu hau Zizur Nagusian 6 urtez garagardotegi batean ibili ondoren hasi dute bikote honek, pixkanaka garagardoaren munduan gehiago barneratuz. Lan egiten zuten garagardoen portofolioa handitu nahian, Belgikara pare bat bidaia egin eta bertako garagardo artisauak saltzen hasi ziren, LA MAISON BELGE-ren banatzaile ofizialak izatera iritsiz (pamplona@lamaisonbelge.com). Horretaz gain C.N.A.C.A izeneko garagardo klub bat ere sortu zuten (www.cnaca.es).

Iruña erdialdetik gertuago egoteko asmotan, 2010. urteko Irailan ireki zuten Manneken Beer garagardotegia Iturrama auzoan.

 

Eskaintzen diren garagardoak:

Botilan: 

– Kartel fijoa: 150 garagardo desberdin, gehienbat Belgikakoak baina Brewdog, De Molen, Mikkeller, Nomada, Marina, Popaire, Naparbier, Evil Twin, Struise bezelako enpresen garagardoak ere aurki ditzakegularik. Localbier-en ere agertzen dira dituzten bertako ekoizle txikien garagardoak.
– Kartel itinerantea: 30-50 garagardo desberdin (Mundu osoko garagardoak)
– Urtaroaren arabera ere garaiko garagardoak eskaintzen dituzte
+ Informazio gehiago

Kañeroan:
– 3 garagardo fijo

– 6 itinerante

Janaria: 
Oso ondo eta prezio onean jaten dela esan daiteke, eskeintzen dutenaren adibide bezala:

– Natxoak      – Hamburgesak     – Saltxitxak    – Entsalada mota desberdinak
– Bokadiloak  – “Patatas bravas”       –etab.

Bertan egindako postreak dituzte eta garagardoa erabiliz eginiko platerak ere, horren adibide, Iruña-ko pintxoaren astean irabazle suertatu zena dugu, “Ternera de Navarra” Val-Dieu Brunerekin sukaldatua.

Iruña-ko pintxo asteko irabazle suertatutakoa
Manneken Beer
Iñigo Arista Kaleko 9-an dago (Iturrama auzoan)
Telefonoa: 948258104

 

 

Azken eguneraketa: 2013/12/04

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude