Emakumeak garagardo ekoizpenean – PROJECT VENUS

Venus Project 2011. urtean jaio zen Erresuma Batuko emakume garagardo ekoizle talde bat da. Proiektu honi hasiera ematearen ideia Sara Barton-ena izan zen, EEBB “The Pink Boots Society”-ren (garagardogintzan emakumearen lana sustatzea helburu duen erakundea) artikulu bat irakurri ondoren.

Sararen hitzetan… “proiektuaren helburua emakumeei hasiera batean garagardoa egiteaz arduratzen zena emakumea bera zela gogoraraztea da eta baita emakumeak sektore honetara pixka bat erakartzea”. Horretaz gain, “emakumeek garagardoa edatea normala dela erakustea eta garagardo estilo desberdinen aniztasuna aurkeztea du helburu, hala norberak gustukoen duen estiloa aurki dezake”.

Venus Project taldeko kideak orain arte 5 alditan bildu dira beraien garagardo fabrika desberdinetan elkarrekin garagardo errezeta berri bat ekoizteko. Lehenengo aldian 5 bildu ziren baina azkeneko aldietan 14 bat emakume (garagardo enpresa desberdinetakoak) elkartu ziren.

Ekoiztu dituzten garagardoak honakoak dira:  Jade, Rouge, Black, Gold eta atera berri duten Voyage.

                             

BERRIAK: Garagardo dastaketa saioak Boule-Garagardoak tabernan (Irun)

“Boule garagardoak” Irungo tabernak garagardo dastaketa saio desberdinak antolatu ditu hurrengo asteetarako. Hamaika prestatu dituzte guztira oraingoz eta gazteleraz izango dira.

Larunbat honetan izango da garagardo dastaketa saio hauen lehenengoa.

Data eta ordua: Azaroak 17, Larunbata (20:00etan)

Kokalekua: Tabernan bertan

Prezioa: 10 euro

De Dolle belgikako mikrogaragardotegiaren garagardoak dastatzeko aukera izango da (botila erdia pertsonako):

– Arabier (%8)  – Boskeun (%10)    – Extra export stout (%9)   – Stille Nacht 2011 (%12)

 Hamar pertsonentzako tokia bakarrik dagoenez, ahalik eta azkarren izen ematea gomendatzen da. Asteburu honetan joaterik ez izan ezkero, agian hurrengo dastaketaren batetara gerturatu nahiko duzu, hurrengoak dira:

 – Haand Bryggeriet + Lervig Konrad Stout

–  The Kernell + Alvinne

– Toccalmato

– De Struisse Browers

– Gabonetako Garagardoak

– De Molen hilabetea (De Molen aurkezpena  – De Molen IPAk  – De Molen Barrel  Aged –  De Molen Bereziak )
11- Brewdog Bereziak

– Brewdog bereziak

Izen emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

cafeteriaboulevard@gmail.com     Tfnoa: 943 536918

Entzimak

Erreakzio biokimikoetan katalizatzaile bezala jarduten duten proteinak dira. Hau da, erreakzio hauek azkarrago ematea edo erreakzioa bera ahalbidetzea da hauen zeregina.

Entzimak ezinbestekoak dira garagardoaren ekoizpen prozesuan:

Almidoia hidrolizatzen (puskatzen) azukre molekula txikiagoak lortzeko adibidez ekoizpeneko beratze prozesuan. Amilasa entzimak izena ematen zaie hauei.

Almidoi zakutxoak inguratzen dituzten proteinak apurtzeko baita. Proteinasak izena dute hauek.

Hartzidura egiten duen legamiaren metabolismoan ere eginkizun garrantzitsuak betetzen dituzte entzima hauek.

Aurrerago ikusiko ditugu sakonago entzima talde hauek.

Ondo izan!

Oinarrizko maltak

Garagardo mota desberdinak ekoizteko garagar malta (edo beste zereal batzuen) desberdinen nahasketa bat ematen dela ikusi dugu aurreko batean.

Garagardoaren ekoizpen prozesurako garrantzitsuak diren entzima batzuk dituela maltak ere aipatu da blogean batzutan, malta talde batzuek, malteatze prozesuan jasandako txigorketa tenperatura altuagoak direla eta, entzima kopuru txikiagoa izaten dute.

Horregatik, malta desberdinen nahasketa batetan entzima gutxi duten malta batzuk eta entzima asko edo nahikoa duten beste batzuk izaten ditugu.

Hau horrela izanik, ekoizpenerako behar adina entzima emango dizkigun malta taldeari “oinarrizko maltak” izena ematen zaio. Hauetako maltaren bat edo gehiago beti edukiko baitugu garagardo errezeta batean.

Talde honetan hurrengo maltak aurki ditzakegu, aurrerago gutxinaka deskribatzen joango garenak: Pale malta, Mild Ale malta, Pilsen malta, Lager malta, Vienna malta, Munich eta Rauchmalz maltak.

Hauetako malta bakoitzak ezaugarri propioak izango ditu.