Emakumeak garagardo ekoizpenean – PROJECT VENUS

Venus Project 2011. urtean jaio zen Erresuma Batuko emakume garagardo ekoizle talde bat da. Proiektu honi hasiera ematearen ideia Sara Barton-ena izan zen, EEBB “The Pink Boots Society”-ren (garagardogintzan emakumearen lana sustatzea helburu duen erakundea) artikulu bat irakurri ondoren.

Sararen hitzetan… “proiektuaren helburua emakumeei hasiera batean garagardoa egiteaz arduratzen zena emakumea bera zela gogoraraztea da eta baita emakumeak sektore honetara pixka bat erakartzea”. Horretaz gain, “emakumeek garagardoa edatea normala dela erakustea eta garagardo estilo desberdinen aniztasuna aurkeztea du helburu, hala norberak gustukoen duen estiloa aurki dezake”.

Venus Project taldeko kideak orain arte 5 alditan bildu dira beraien garagardo fabrika desberdinetan elkarrekin garagardo errezeta berri bat ekoizteko. Lehenengo aldian 5 bildu ziren baina azkeneko aldietan 14 bat emakume (garagardo enpresa desberdinetakoak) elkartu ziren.

Ekoiztu dituzten garagardoak honakoak dira:  Jade, Rouge, Black, Gold eta atera berri duten Voyage.