MALTA ENPRESAK: Thomas Fawcetts (Castleford, Ingalaterra)

Maltarik gabe ez litzateke posible izango garagardorik egitea. Malta enpresa desberdinak daude mundu osoan, garagardo ekoizlearen elkar lanarekin batera tabernetan aurki ditzakegun garagardo mota desberdinak edukitzea ahalbidetuz.

Thomas Fawcett da malta ekoizle enpresa hauetako bat, gaur aurkeztuko duguna:

1780. urtetik ekoizten du malta Thomas Fawcett familiak Ingalaterrako Castleford hirian baina 1809. urtean hasi ziren enpresa bezala lan egiten. Gaur egun iada familiako 7. belaunaldia da enpresaren gidaritzapean dagoena.

fawcett

Duten ekoizpen teknologia metodo tradizionala eta gaur egungo teknologia berrien arteko nahasketa bat da. Honen adibide garbia oraindik erabiltzen duten “zoru malteatze tradizionala” da (argazkian ikusi).

zorumalteatzetradizionala

Ekoizten dituzten malta desberdinak:

Guztira 25 malta mota:

   – Oinarrizko maltak: Lager, Munich, Vienna, Maris Otter, Pale Ale…

   – Crystal maltak: Caramalt, crystal, crystal iluna, garizko crystal…

   – Malta txigortuak: Brown edo marroia, malta beltza, txigorturiko gari malta, amber…

   – Bereziak: Artoa, garagarra.

malta

Bezeroak:

Garagardo ekoizle handi zein txikiei saltzen diete malta: Füller´s, John Smith´s eta Black Sheep adibidez.

Mundu osora bidaltzen dute malta: Andorra, Frantzia, Zelanda Berria, Australia, EEBB, Japonia, Alemania, Hegoafrika…

HISTORIA: XVIII. mendea

XVIII. mendeak garrantzi handia izan zuen garagardo sektorearentzat. Garagardo ekoizpen prozesua industrializatu egin zen garai honetan, lurrina eta konpresiozko hozkailuak erabiltzen hasi zirelarik.

Hozkailuak erabiltzen hastea aldaketa handia izan zen, ekoizpen prozesuko hartzidura eta heltze etapetan prozesua hotz mantentzea ahalbidetu zuen eta.

Mende honetan sortu ziren gaur egun mundu osoan ezagunak diren hainbat garagardo enpresa: Artois (Löwen, 1717), Bass (Burton, 1744), Guiness (Dublin, 1759) etab.

I. Garagardo mamu kata-liga Never-Stop tabernan

Hala da lagunok, datorren astelehenean (Otsailak 11) emango dio hasiera I. Garagardo mamu kata-ligak Donostiako Never-Stop tabernan.

20 bikotek hartuko dute parte liga honetan eta bihar  (Otsailak 10, Igandea) 19.00-tan egingo da taldeen zozketa tabernan bertan. Biharko zozketan 5 bikoteko 4 talde egingo dira eta talde bakoitzeko bikoteek taldeko bikote guztien aurka jokatuko dute.mamukata

Talde bakoitzean puntu gehien lortzen dituzten lehenengo bi bikoteak final laurdenetara pasako dira. Ondoren final laurdenetako irabazleak final erdietara sailkatuko dira eta ondoren finala egongo da.

Finala Apirilak 6 inguruan egingo da zihurraski, partaide guztiak elkartuko direlarik.

Partida bakoitzan 5 datu desberdinen inguruko informazio egokia eman beharko dute bikoteek puntuak lortu ahal izateko: mamukatapartida

– Kolorea

– Estiloa

– Herrialdea

– Alkohola

– Garagardo edo enpresaren izena

Datu bakoitzeko 4 garagardo desberdin probatuko dituzte eta bikote bakoitzak bere erantzuna emango du, partida bukaeran bikote bakoitzak lorturiko puntu guztiak batuko dira eta horrela puntu gehien biltzen dituen bikotea izango da partidaren irabazlea.

Zorte on parte-hartzaile guztioi eta ondo pasa!

Lupuluen inguruko berriak

Astearte honetan Charles Faram enpresako lupuluen inguruko aurkezpen batean egon nintzela komentatu nuen iada atzo. Charles Faram 1865. urtean sortu zen Erresuma Batuko lupulu banatzaile bat da eta munduko zona desberdinetako 90 lupulu mota ditu bere eskaintza zabalean.

Lupulu bilketa Erresuma Batuan

Aurkezpena lupuluari buruz orokorrean eta aurtengo Ipar Hemisferioko herrialde desberdinetako uzten emaitzen inguruan izan zen. Ikusi zen guztia kontuan hartuta, hurrengo puntuak azpimarratuko nituzke.

Erresuma Batuan urtea ez da erraza izan lupulu ekoizleentzat. Martxoa bero hasi zen, ondoren azken 120 urteetako uda hezeena etorri zen eta ondoren egun oso beroak uztaila bukaeran. Lursail arineko nekazariek arazo gutxiago izan zituzten udako gehiegizko urarekin, lur honen ezaugarriak direla eta ura drainatu eta sustraiek askatasun gehiago baitzuten.

Egoera honek alfa azido kopuruan izan du eragina, normalean baina alfa azido gehiagoko lupuluak lortu direlarik.

Alemanian uztaila-abuztua bitartean egun oso lehorrak izan ziren eta lupulu landareek estresa jasan zuten, Tettnang eta Spalt motek bereziki, errendimendu txikiak lortuz. Zonalde honetan ere lupulu mota berriekin dabiltza lanean eta Polaris, Bavaria Mandarina, Huell Melon eta Hallertau Blanc lupulu usaintsuak guztiz saldu dira (kopuru txikiak jarri ziren).

Charles Faramen lupulu berrien garapenaren programako lupulu berria

Txekiar errepublikan %30-40 inguru jaitsi da errendimendua uda oso bero eta negu oso hotz (-25ºC-ra iritsita) bat dela eta.

Eslovenian desberdintasunak nabaritu dira errendimenduan ureztatze sistema duten ekoizleen eta ez dutenen artean.

– EEBB-tan Citra, Simcoe, Sorachi Ace, Ahtanum, Chinook, Cascade, Centennial eta antzeko lupulu usaintsuetan eskaintza eskasia dago artisau garagardo ekoizleen gorakada eta hazkunde handiagatik, mota honetako lupuluen prezioak gora egingo duela espero delarik.

Orokorrean, alfa azido kopuru handiko lupuluen lursail kopuruak behera egin du 2012. urtean baina EEBB-tako eta Zelanda Berriko lupulu usaintsuen lursail kopuruak gora egin du. Hala ere, lupulu usaintsu hauen egungo lursail kopurua ez dela nahikoa izango uste da garagardo artisau ekoizleen eskaera asetzeko.