GARAGARDO LANTEGIAK: Füller´s Brewery (Londres, Ingalaterra)

Urtarrilean Londresen kokatua dagoen Füllers garagardo enpresari bisitatxo bat egin nion LBA-ko beste kide batzuekin .John Bird Füller, Henry Smith eta John Turner izan ziren 1845. urtean enpresa hau Chiswick auzoan sortu zutenak.

Ateak ireki zituztenetik berrikuntza ugari egin dituzte normala den bezala, baina fabrika bisitatzen duen orok gaur egun erabiltzen duten makinariaz gain, garai batean erabili zutena ere ikusteko aukera izango du.

Botila eta kupeletan ematen den azken hartzidura bitartez ekoizturiko azaleko hartzidura (Ale) garagardoak ekoizten dituzte. Tabernetan CO2-z eginiko kontrako presio batekin atera ordez garagardoak, bonba antzeko batzuez “bonbeatzen” dituzte (Real Ale garagardoak bezala), garagardoak duen gas apurra zerbitzatzean irtetzen delarik, gas gutxiko garagardo bat lortuz edalontzian.

Ekoizpen eguneko 120000 litro inguru garagardo (ekoizpen txanda desberdinetan) egiteko gaitasuna duen makinaria oso moderno eta automatizatu bat dute.

IMG_0537          Bühler ehoketa errota

Goiko bi argazkietan ehoketa errota zaharra (ezk.) eta berria (esk.) ditugu. Hurrengo argazkietan (behean) muztioa egiteko erabiltzen diren kupelak ditugu.

Hartzidura egiteko tamaina desberdineko 25 ontzi zilindrokoniko dituzte, hiru urte desberdinetan jarri zirenak (1976, 1980 eta 1989).

 

 

 

 

Eta hurrengo argazkian legamiaren propagazioa egiteko makinaria (ezk.) eta mintz iragazpen makina ikus ditzakegu:

Legami propagazioa

Produktuak:

Hamalau garagardo fijo desberdin eta aldakorra izaten den beste estilo bat ekoizten dituzte:

– London Pride, ESB, Discovery, Chiswick Bitter ,HSB, Seafarers Ale, Bengal Lancer, Honey Dew, 1845, London Porter, Golden Pride ,Vintage Ale,  Reserve,Past Masers.

London Pride garagardoa Erresuma Batuan gehien saldu den “Premium Ale” garagardoa da.

GARAGARDOAK: Sierra Nevada Pale Ale

Duela hilabete inguru Amerikar Pale Ale estiloko garagardoak ikusi genituen eta gaurkoan estilo honetako garagardo mitiko bat dugu, Sierra Nevada Pale Ale.

1979. urtean sortu zen Sierra Nevada (Kalifornia, EEBB) enpresak ekoizten du garagardo hau, gaur egun garagardo zale zein ekoizle askoren oso gustukoa den Cascade lupulu ezagunaren ospearen “errudunetako” bat izanik.

Sierra Nevada Pale Ale garagardoa

Jatorria: Sierra Nevada (Chico, Kalifornia)

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura ematen da ontzi irikietan.

Malta: Bi ilaratako pale eta caramel garagar maltak.

Lupulua: Magnum eta Perle dira garratztasuna ematen dioten lupuluak ( ertain-altua 37 IBU inguru) eta Cascade erabiltzen dute usain bereizgarriak emateko.

Kolorea: Anbar kolore iluna du.

Alkohol edukia: % 5,6 bolumenean.

Botilan bigarren hartzidura bat (azukre eta legami gehiketa batekin) eta iragazpenik jasan ez duen garagardo oso freskagarri bat da. Lore, pomelo eta belar usainak dira garagardo honen bereizgarriak.

Non egiteak garrantzia du!

Larunbat lasai bat da, zure etxeko sukaldean zaude, mahai gainean malta, lupulua eta baliteke garagardo bat esku artean edukitzea ere. Garagardoa etxean egiteko beste gauza guztiak ere prest dituzu. Irrikitan zaude hainbeste buelta eman dizkiozun garagardo errezeta berria egiten hasteko.

Kontuz zure etxeko sukaldea kasualitatez Alabaman (EEBB) badago!! Eta bizilagunekin oso ongi moldatzen ez bazara!! Etxean garagardoa egitea debekatu baitago Alabaman.

Halaxe da, EEBBtako Alabaman garagardoa etxean egiteko eskubidearen alde dabiltza borrokan azken 5 urte hauetan. Oso zabaldua zegoen zonalde honetan etxean garagardoa egitea duela 100 urte debekatu zuten arte.

Nahiz eta 1978. urtean Carter presidenteak federalki legalizatu zuen praktika hau, Alabaman eta Missisipin oraindik ez dute duela 100 urteko debeku hori altxatu.

Kontu hau oso serio hartzen dute bertako polizi eta agintariek. Duela 5 hilabete adibidez, Birmingham-go denda batean sartu zen polizia (armaturik) eta etxean garagardoa egiteko liburuak, malta, lupulua etab. bezalako materiala konfiskatu zuten, dendako arduraduna mehatxatu eta guzti egin ondoren. Kasu konkretu honetan harrigarria dena zera da, etxean garagardoa egitea “bakarrik” dagoela debekaturik  baina ez gararagardoa etxean egiteko beharrezko den materiala saltzea.

WTF ari dira pentsatzen Alabamako agintariak? Zein interes egongo dira atzean?

AKORDE ZAPOREA: Mozkorrak – Doubling Boys

Doubling Boys taldearen beste abesti bat dugu gaur “Akorde Zaporea” atalean. Aurrekoak “Skinheadgirl” zuen izena eta gaur dakarkiguna “Mozkorrak” abestia da.

Taldea: Doubling Boys

Abestia: Mozkorrak

[youtube]http://www.youtube.com/watch?v=s0-JQUrOTnM[/youtube]

 

Aste bukaera hontan…ohh
garagardo botilak… ohh
punk-oi! doinuen artean…ohh
tabernaz taberna

Altsa gazte!
ez galdu denbora
bizitza hau
luzea ez bait da!
Mozkorrak, mozkorrak…