BERRIAK: Beerbaofest artisau garagardo jaialdia asteburuan!

Bilbon ospatuko da asteburu honetan eta lehen aldiz “Beerbao Fest” artisau garagardo jaialdia. Bertako zein atzerriko artisau garagardo desberdinak dastatzeko aukera izango da.

Data: Urriak 11,12 eta 13

Ordutegia: Goizeko 11.00-tatik 23.00 arte.

Lekua: Ribera merkatua (Bilbo, Bizkaia)

Hurrengo argazkian, bertara garraio publiko desberdinak erabiliz nola iritsi ikusi daiteke:

 

nolairitsi

Olañeta, Petra, Naparbier, VG Noster, Baias, Gross, De Molen, Mikkeler, Brewdog etab. bezalako garagardo ekoizleen garagardoak dastatzeko aukera izango da besteak beste.

beerbaofest

Ondo pasa bertara inguratzen zareten guztiok eta ea zuetako norbait animatzen den jaialdiaren inguruko hitz batzuk Garagardo Ahotsa blogerako idazten!

LUPULU MOTAK: Centennial

Gaurkoan zihurrenik amerikar Pale Ale eta IPA zale askori gustatuko zaien lupulu bati buruz hitz egingo dugu: Centennial.

Lupulu hau 70. hamarkadan garatu eta 1990. urtean kaleratu zen. Brewer´s Gold landare eme bat eta EEBBtako nekazaritza departamentuaren hibrido bat gurutzatuz lortu zen.

centennial

Jatorria: E.E.B.B

Mota: Usaina emateko zein mikatztasuna/garratztasuna (% 8-12 alfa azido) emateko ere erabiltzen da.

Erabilera/kalitatea: Amerikar Pale Ale garagardoak ekoizteko erabilia gehienbat baina beste estilo batzuetan ere erabiltzen da.

Ezaugarriak: Cascade lupulularen oso antzekoa da, zitriko (pomeloa) eta lore usain atseginak gehituz garagardoari.

Gustuko al dituzue lupulu hau daramaten garagardoak? Eta lupulua bera etxean garagardoa egiten duzuenok?

BERRIAK: Zerb garagardoa kaña ematen dabil iada!

Hiru aste dira iada ZERB garagardoa kalean dela eta hurrengo lerroetan garagardoa zein proiektua gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Arrasate (3) eta Gasteizko (1) lau gazte daude proiektu honen atzean. Unai 10 urtez egon zen Bartzelonan bizitzen eta Katalunian bertan ekoizten ziren garagardoak zeudela ikusi zuen. Bertako batzuk ea Euskal Herrian zein garagardo ekoizten zen galdetzen zioten batzutan, eta nahiz eta hemen kultura, jaiak, eta janaria bezalako gauzak asko zaindu, bertako garagardorik ez genuela konturatu zen. 2008. urtean  8 hilabete pasa zituen baita Alemanian dagoen Düsseldorf hirian eta garagardo munduarekiko interesa eta jakintza handitu zuen.

Gauzak horrela, 2012. urtean “extraktua” erabiliz eginiko garagardoa egiten hasi zen etxean jolas moduan, eta geroxeago malta aleak erabiliz garagardoa egiteko kurtso bat egin zuen Madrilen (Cervezas LEST-ekoekin).

Hemendik aurrera hasi ziren iada lau lagunak elkarlanean “zerbait sortzeko zuten griña” aurrera eraman nahian: Zerb garagardoa.

Logo ZerB Proiektu honek gauza bat zuen argi, zein garagardo mota ekoiztuko zuten  erabakiko zutenak ez ziren beraiek izango, hitza kontsumitzaileei eman nahi zieten eta horretarako galdeketa bat prestatu zuten. Galdeketa hau (garagardoaren ezaugarri desberdinen inguruan… ) Euskal Herriko hiriburu eta taberna desberdinetako 200 pertsonei egin zieten pertsonalki, eta honetaz gain, mundu osoan zehar dauden Euskal Etxe desberdinei ere.ZB tantaka

Emaitzek Kölsch estiloko garagardo horixka bat zela egokiena zioten.

Behin hau garbi zutela,  errezeta prestatu zuten eta Gasteizen kokatua dagoen VG Noster fabrikan hasi dute ekoizpena.

Lehenengo fasean daudela oraindik dio Unaiek, baina estilo berriak ere hemendik gutxira kaleratuko dituzte, betiere, Euskal Herriko kultura eta janaria oinarri harturik (besteak beste).

Euskal Herritik kanpo kontsumitzeko aukera ere egongo da, baina horren inguruko informazioa aurrerago emango dizuegu.

Eskerrik asko zuen denboragatik ZERB garagardoa taldeari!!!