Homebrewer lehiaketa – Txingudi Beer Week 2015

Homebrewer lehiaketa bat antolatu da irailean Irunen ospatuko den Txingudi Beer Week garagardo jaialdiaren barnean (Estebenea, Boulevard garagardotegia, Zapiain distribución eta Localbier dira antolatzaileak). Bi kategoria desberdinetan parte hartzeko aukera izango du etxean garagardoa egiten duen edonork: Freestyle (estilo librea) eta Amerikar Pale Ale kategoriak.

concurso

Freestyle kategorian edozein garagardo motarekin parte hartzeko aukera dago (eta baita garagardo estilo batean sartu ezin daitekeen garagardo batekin ere) baina epaimahaiak hurrengo ezaugarriak kontuan hartuko dituela jakitea garrantzitsua da: Usaina, zaporea, berrikuntza, edangarritasuna eta garagardoa orokorrean nola ikusten duten.

Amerikar Pale Ale kategorian estilo horretara gerturatzen den garagardo interesgarriena zein den aukeratuko du epaimahaiak.

untitled5

  • Botilak aurkezteko epea: Abuztuak 20 eta Irailak 11 bitartean.
  • Botilak aurkezteko tokia: Cervecería Boulevard, Anzaran enparantza 11,
    20301 (Irun, Gipuzkoa)
  • Data: 2015ko Irailak 19an erabakiko dira txapelketako garagardo irabazleak.
  • Izen ematea: 5 euro.

Txapelketaren inguruko informazio gehiago irakurri eta txapelketaren oinarriak zeintzuk diren jakiteko Txingudi Beer Week web guneko orria duzue.

Berri Txarrak eta artisau garagardoa

Berri Txarrak taldea eta oraintxe kaleratu berri dituzten artisau garagardoak ditugu hizpide gaur. Benetan pozgarria da Berri Txarrak bezalako musika talde potente bat artisau garagardo munduari lotuta ikustea. Beste gauza batzuen artean, oraindik hain ezaguna ez den artisau garagardo mugimendua jende gehiagorengana gerturatzea lortzen da Berri Txarrak-ek kaleratu duen artisau garagardo “pack” honi esker.

Ekimen honen nondik-norakoak hobeto ezagutzearren galderatxo batzuk pasa dizkiogu taldeko bateria jolea den Galder Izagirreri:

Zergatik edo nolatan animatu da Berri Txarrak artisau garagardo propioa egitera?

Guineu garagardogile katalandarrak proposamena bota ziguten orain bi urte inguru. Hasera batean kasu handirik egin ez bagenien ere, ihaz bigarrengoz eskeini zigutenean Fort Collins-(Colorado) eko Breweryen munduan erabat murgilduta geunden, gonbiteari eutsi ta  buruari bueltaka hasi genion. Azken finean kontzertu gutxi ikusi dugu geure bizitzan garagardo gabe eskutan, lotura errexa genuen 😉 btx

Lau garagardo desberdin dituzue, nola egin dituzue errezetak? Ze ezaugarri ditu garagardo bakoitzak?

Esan beharra dago errezetak aldez aurretik beraiengatik eginak zeudela, azken finean urteak daramazkite ekoipenean eta errezeta mordoa egindakoak dira. Nahi genuen laukoaren aukeraketa gure esku joan zen. “Stereo” Sarrerakoa litzateke Pilsner tankerakoa eta mundu hontan hasi-berrie zuzenduta, “Iraila” Amber Belgiarren estiloko gorrixka karamelozko bukaerakin, “Jainko Ateoa” Stout edo beltza Kafeari oroitarazten digun amaierarekin eta azkenik “Ohiu” erabat zaleak geran IPA edo Indian Pale Ale Iparrerikar estilokoa. Dena dela asmoa dugu aurrerago errezeta propioak sukaldatzeko.

Etekinak ekimen sozial desberdinetara zuzenduko dituzue. Iada eraki al duzue zein ekimenetara?

Orain oporren ostean aztertu behar dugun zerbait da hori, ez genuke hanka sartzerik nahi.

Lau garagardo hauetatik, zein da BTX taldeko partaide bakoitzari gehien gustatu zaizkion garagardoak?

Esango nuke David eta Gorkari Stereo eta Oihu eta neri aldiz Oihu, Iraila eta Jainko.
Baina denak ditugu gustoko eta musikarekin bezela une bakoitzak eskatuko dizu bata edo bestea.

Garagardo pack-a iada beraien webgunean dago salgai!

Beno, musika eta bereziki baita Berri Txarrak oso gustuko ditudanez, gaurkoan beraien abesti bat jarri beharrean nago! Gozatu! Mila esker Galder galderak blogerako erantzuteagatik!

 

Final Frontier garagardoaren klonik hoberenaren bila ari dira

TO ØL ekoizle danimarkarraren Final Frontier inperial IPA garagardoaren klonik hoberena aurkitzeko lehiaketa antolatu du Iruñeako Vinoteca Navarra-ko “Bier Club” klubak.

Hau da, etxean garagardoa ekoizten dutenei zuzendua dagoen txapelketa bat da.

Botilak entregatzeko data eta tokia: Irailak 12a baina lehen Iruñeako “Bier Club”-en txokoan. Eskiroz kalea 22.

Izen ematearen prezioa: 5 euro (Bier Club-eko bazkideek) eta 10 euro beste guztiek.

Final Frontier-en antza gehien duen etxean eginiko garagardoa aukeratuko duen epahimahia TO ØL ekoizlea bera izango da.

Hurrengo esteketan dituzue lehiaketaren araudia eta izen emate orria.

ConcursoMaestriaCervecera

The Art Of Beer 2015

The Art Of Beer garagardo festa ospatuko da gaur eta bihar (Maiatzak 15 eta 16) Bilbon.

15 gargardo marka desberdinek eskainitako 25 garagardo mota baina gehiago aurkitzeko aukera izango du bertara inguratzen denak. Musika zuzenean, garagardo dastaketak, erakusketak eta sektoreko profesionalen hitzaldiak ere antolatu dira.

Data eta ordua: Maiatzak 15 Ostirala  19:00 – 00:00

Maiatzak 16 larunbata 18:00 – 00:00

Festa honetarako sarrerak 6 euro balio ditu eta sarrerarekin batera edalontzi bat eta lehenengo garagardoa hartzeko tiketa lortzen da. Hortik aurrerako garagardoek euro 1 eta 2 euroko prezioa izango dute.

Moonshine Wagon, Pavones DJ, Charles cooper txop music quartet eta Unlimited sounds izango dira jaialdiari musikarekin alaitzeaz arduratuko direnak.

Parte hartzaileak:

1-Marbi

2-The Angry Brewery

3-Olañeta Garagardoatheartofbeer

4-Ibre Cervezas

5-Garagart

6-Laugar

7-Drunken Bros

8-Falken Brewing Co.

9-Boga

10-Zerb

11-La Salve

12-Dougall`s

13-Bidassoa Basque Brewery

14-Zarautz Beer Company

15-Cervezas Artesanas Portus Blendium Beers s.l.

16-Cervezas Tito Blas

Big Beñat garagardo solidarioa ere edateko aukera izango da The Art Of Beer jaialdian.