Berri Txarrak eta artisau garagardoa

Berri Txarrak taldea eta oraintxe kaleratu berri dituzten artisau garagardoak ditugu hizpide gaur. Benetan pozgarria da Berri Txarrak bezalako musika talde potente bat artisau garagardo munduari lotuta ikustea. Beste gauza batzuen artean, oraindik hain ezaguna ez den artisau garagardo mugimendua jende gehiagorengana gerturatzea lortzen da Berri Txarrak-ek kaleratu duen artisau garagardo “pack” honi esker.

Ekimen honen nondik-norakoak hobeto ezagutzearren galderatxo batzuk pasa dizkiogu taldeko bateria jolea den Galder Izagirreri:

Zergatik edo nolatan animatu da Berri Txarrak artisau garagardo propioa egitera?

Guineu garagardogile katalandarrak proposamena bota ziguten orain bi urte inguru. Hasera batean kasu handirik egin ez bagenien ere, ihaz bigarrengoz eskeini zigutenean Fort Collins-(Colorado) eko Breweryen munduan erabat murgilduta geunden, gonbiteari eutsi ta  buruari bueltaka hasi genion. Azken finean kontzertu gutxi ikusi dugu geure bizitzan garagardo gabe eskutan, lotura errexa genuen 😉 btx

Lau garagardo desberdin dituzue, nola egin dituzue errezetak? Ze ezaugarri ditu garagardo bakoitzak?

Esan beharra dago errezetak aldez aurretik beraiengatik eginak zeudela, azken finean urteak daramazkite ekoipenean eta errezeta mordoa egindakoak dira. Nahi genuen laukoaren aukeraketa gure esku joan zen. “Stereo” Sarrerakoa litzateke Pilsner tankerakoa eta mundu hontan hasi-berrie zuzenduta, “Iraila” Amber Belgiarren estiloko gorrixka karamelozko bukaerakin, “Jainko Ateoa” Stout edo beltza Kafeari oroitarazten digun amaierarekin eta azkenik “Ohiu” erabat zaleak geran IPA edo Indian Pale Ale Iparrerikar estilokoa. Dena dela asmoa dugu aurrerago errezeta propioak sukaldatzeko.

Etekinak ekimen sozial desberdinetara zuzenduko dituzue. Iada eraki al duzue zein ekimenetara?

Orain oporren ostean aztertu behar dugun zerbait da hori, ez genuke hanka sartzerik nahi.

Lau garagardo hauetatik, zein da BTX taldeko partaide bakoitzari gehien gustatu zaizkion garagardoak?

Esango nuke David eta Gorkari Stereo eta Oihu eta neri aldiz Oihu, Iraila eta Jainko.
Baina denak ditugu gustoko eta musikarekin bezela une bakoitzak eskatuko dizu bata edo bestea.

Garagardo pack-a iada beraien webgunean dago salgai!

Beno, musika eta bereziki baita Berri Txarrak oso gustuko ditudanez, gaurkoan beraien abesti bat jarri beharrean nago! Gozatu! Mila esker Galder galderak blogerako erantzuteagatik!