Denbora lehengai baliotsua dugu!

Gaurkoan The Kernel artisau garagardo enpresaren inguruko aipamen bat egin nahiko nuke. Ez naiz beraien garagardoen inguruan arituko.

Beraien lan egiteko/antolatzeko filosofia edo modua azaldu nahi dut guk lanarekiko dugun erlazioaren inguruan hausnarketa bat egitearren.

Zazpi pertsonek egiten dute lan The Kernel-en eta astean lau egun egiten ditu lan bakoitzak, egun hauetako bat larunbatetan egin ohi duten “ate-ireki” eguna delarik (duela 7-8 hilabete hala egiten zuten lan behintzat). Kide guztiek dakite garagardoa ekoizten eta egin behar guztiak aurrera eramaten ere.

Artisau garagardo enpresa askorean “jabeak” enpresaren sortzaile zein bertako langile izan ohi dira. Sorturiko enpresa beraiena izanik, norberaren baitan egon ohi da (beste sektore batzuetako enpresa txiki berri askoren kasuan bezala) erabaki guztiak, lan antolamendua hauetako bat izanik.

Egia da proiektu berri guztien hasierek esfortzu extra bat behar izaten dutela lehenengo hurratsetan, baina kontutan hartzen al da/dugu ondoren zenbat denbora eskainiko diogun?

Zein da nik lan egitearen helburua? Eguneroko bizitzan ditudan “beharrak” pertsonalak al dira edo inguruak sortutakoak? Astean 5-6 egunetan lan egin nahi al dut gizarteak iada hori “normaltzat” bezala jotzen duelako? Lau egun lan eginda ez al litzateke nahikoa izango nire beharrak edo enpresaren “egin beharrak” aurrera eramateko?

Alternatiba asko dago. Garrantzitsuena norberak zenbat energia eskaini nahi dion lanari eta nola antolatu nahi duen bere lana planteatzea dela iruditzen zait. Desberdinak gara eta behar zein bizimodu desberdinak ditugu guztiok, hortaz, zergaitik dugu lanaldi estandar bat gehiengoak ?

Denbora gurea da, izan gaitezen hortaz gu gure behar eta nahien arabera denbora hori kudeatzearen arduradun.  

Gora London Export Stout 1890!

LUPULU MOTAK: Chinook

Chinook lupulua EEBB-tan garatu zen 80. hamarkadan Pethan Golding eta USDA 63012 landare arra gurutzatuz.

Jatorria: E.E.B.B

Mota: Usaina zein mikatztasuna/garratztasuna emateko egokia da.

Erabilera/Kalitatea: IPA zein APA garagardo estiloetan oso ondo doa baina askotan baita porter, stout zein beste azaleko hartziduraz ekoizturiko (Ale) beste garagardo batzuetan ere erabiltzen da.

Ezaugarriak:  Pomelo, belar  zein erretxin usainak antzeman daitezke egosketa bukaeran zein Dry hopping bezala gehituz hartzidura ondoren.

chinook

The Kernel-en Chinook Pale Ale eta India Porter Simcoe Chinook, London Fields-en Shoreditch Triangle IPA, Flying Dog-en Imperial IPA single hop Chinook edota Mikkeller-en single hop Chinook IPA dira lupulu hau daramaten garagardo batzuen adibide.

 

 

Argazkia: www.anotherpintplease.com

Iruñako “Manneken Beer” tabernak 9 garagardo grifo desberdin ditu orain…

Berri onak dakartzate Iruña aldetik blogean iada aurkeztu genituen “Manneken Beer” tabernako kideek. Bederatzi dira orain dituzten “kañero” edo garagardo grifo desberdinak eta horietatik 6 itineranteak dira.

Horretaz gain, estatuko artisau garagardo desberdin gehiago (Marina eta Popaire adibidez) dituzte beraien botilako garagardo eskaintzaren artean.

“Manneken Beer” taberna Localbier artisau garagardo bilatzailean dago eta dituzten bertako garagardo ekoizle txikien garagardoak zein diren ikusi daiteke.

Segi horrela mutilak!

TO OL garagardo dastaketa Irungo Boulverd garagardotegian (Abenduak 8)

Hemen daude berriz ere Irungo Boulevard garagardotegiko lagunak garagardo-janari dastaketa interesgarriak antolatuz.

Oraingoan TO OL enpresa Danimarkarraren 4 garagardo desberdin janariarekin batera dastatzeko aukera izango da.

Tokia: Boulevard garagardotegia (Irun, Gipuzkoa)

Ordua: 20:00

Prezioa: 15 euro

Izen ematea:  Tabernako kideekin harremanetan jarri (Abenduak 6a azken eguna)

cata tool