MALTA MOTAK: Gari malta

Gari malta garia (Triticum aestivus) malteatuz lortzen den lehengaia da. Garagardo ekoizle askok erabiltzen dute garagardo estilo desberdinetan malta kargaren ehuneko txiki bat gehituz edo ehuneko handiago bat gehituz garizko garagardoak egiteko.

Garagarra ez bezala, garia azalik gabeko zereal bat da, ekoizpen prozesuko iragazpena zaildu dezakeelarik ezaugarri honek. Honetaz gain, gariak duen betaglukano kopuruak ere iragazpena zaildu dezake.

Kolorea: 2-4 EBC

Erabilera: Lehen esan bezala, garizko garagardo alemaniarrak egiteko kargaren ehuneko handi bat erabiliz eta ehuneko txikiagoan IPA, Pale Ale, Brown Ale etab. bezalako garagardo estiloetan erabiltzen da.

Ehunekoa: % 60 arte gehienez.

Ezaugarriak: Aparraren sortzean eta egonkortzean laguntzen du, proteinengatik turbietate natural bat ere sortzen du garagardoan eta ehuneko txikian erabilita zaporeak leuntzeko balio du.

Sarrera bitxiak Ingalaterrako kaleetako zoruetan…

Ingalaterran egon bazarete eta toki berriak ezagutzerako orduan dena goitik behera begiratzen duzuenetakoa bazarete, hurrengo argazkian ikusi dezakeguna bezalako ate edo “sarrerak” hiri zein herri desberdinetan behin baino gehiagotan topatuko zenituzten.

IMG_0395

IMG_0394

 

Jakingo al zenukete zertarako erabiltzen diren? Eta garagardoarekin zerkiusia duela esan ezkero?

Horrelako sarrerak Ingalaterrako ” Pub” tradizional guztietan ikusi ditzakegu. Baita garai batetan “Pub” izandoako lokaletan ere, nahiz eta gaur egun, hurrengo argazkiaren kasuan bezala, jostailu denda bat egon.

IMG_0377 IMG_0378

Blogean beste batzuetan aurkeztu ditugun Cask kupelak tabernako biltokira zuzenean sartzeko (eta gaur egun bestelako kupelak ere) erabiltzen ziren eta dira gaur egun “sarrera” hauek.

Cask kupel hauek biltokia dagoen tenperaturan zerbitzatzen dituzte bonba mekaniko baten laguntzaz.

Duela 3000 urteko garagardo ekoizle egipziar baten hilobia aurkitu dute

Garagardoak historian zehar izan duen garrantzia handia dela ikusi dugu askotan blogean eta espreski hemen elkarbanatu genuen “How the beer Saved The World” bideoan. Ba gaurko berri hau garrantzi honen froga bat gehiago da.

Janponiako Weseda Unibertsitateko taldeak aurkitu omen du garagardo ekoizle egipziar honen hilobia Amenhotep III.-ren hilobi sarrera garbitzen zebiltzala.

Coloured inscriptions on a newly discovered tomb in Luxor

Jusum-Im-Heb da duela 3000 urte garagardoa ekoizten zuen pertsona honen izena eta bere hilobiko margo-lanek garai hartan garagardoa ekoizteko erabiltzen zituzten ontziak zein ekoizpen prozesua azaltzen dute.

 

Argazkia: BBC News

BERRIAK: BrewDog-en 16000 garagardo botila lapurtu dituzte “Ales By Mail” garagardo dendaren biltegitik

Pasa den astelehen goizeko 02.00ak aldera BrewDog garagardo markako 16000 botila (50000 libratan baloratua) lapurtu zituzten Bellericay (Londres Ipar-ekialdean kokatua dagoen herrixka) herrian “Ales By Mail” garagardo dendak duen biltegitik.

Ales By Mail” enpresa internet bidez eginiko eskaeren bidez garagardoa bezeroei etxeraino bidaltzeaz arduratzen da. Enpresaren sortzaile den Kruzycki-k BBC-ri esan dionagatik, 3-4 bat urte gogor lan egin behar izan ditu proiektua hutsetik martxan jartzeko.

brewdogalesbymail

Kruzycki-k segurtasun kameretan 10 pertsona garagardoak kamioi handi batetan sartzen ikusi daitezkeela dio. Nahiz eta beste marka batzuetako garagardoak ere ondoan egon, Brewdog enpresaren Prototype 2013 barietateak bakarrik lapurtu zituzten: Moshi Moshi 15, Interstellar, Hobo Pop eta Brixton Porter.


Argazkia eta informazioa: www.bbc.co.uk