BERRIAK: Nola salbatu duen mundua garagardoak

Garagardoak gure gizartean duen eta izan duen garrantziaz jabetu ez bazara oraindik, Discovery Channel-ek egin duen “How beer saved the world” dokumentala ikustea gomendatzen dizuet. Ingelesez dago, baina hurrengo lerroetan bideoan komentatzen dituzten esaldi garrantzitsuenetakoak irakur ditzakezue euskeraz:
 

 

Bideoan esandakoak:

  – K.A 9000. urte inguruan nekazaritzaren iraultza hasi zen Mesopotamian, garagarra izanik iraultza hau hastearen arrazoia. Orain arte adituek garagarra ogia egiteko landatzen hasi zirela uste zuten, baina oraingo teoria berri batek garagardoa egiteko landatzen hasi zirela dio (Patrick Hayes Doktoreak eta Patrick McGovernek teoria hau baieztatzen dute). Bigarrenak garagardo aztarnak aurkitu zituen pitxar batean, ogia egiten ikasi zen data baino 3000 urte lehenagokoak.
 
  • Edari horren “efektu intoxikatzaileak” izan ziren garagarra landatzen jarraitzeko arrazoia” Patrick Hayes.
     
  • Garagardoa ekoizteko landatzen zen garagarraren uzta errazago lantzeko gaur egun oraindik erabiltzen den teknologia ugari sortu zen (goldea, gurpildun ibilgailuak uzta eramateko…) P.H. Doktorea.
     
  • Garagardo gehiago -> soro gehiago -> matematiken sorrera. “Garagarren lursailen arteko mugak kalkulatzeko matematikak erabiltzen hasi ziren” Gregg Smith Doktorea.
     
  • Matematika eta kalkulua garagardoarengatik sortu zirela esan daiteke” Gregg Smith Doktorea.
     
  • Idazkera sortzearen arrazoia garagardoa bezalako produktuen ekoizpena eta distribuzioa grabatzearen beharra izan zen” Stephen Tenney Doktorea.
     
  • Egiptoko piramideak lehengai ezkutu bat dela eta eraiki ziren, garagardoa alegia.
     
  • Egipton piramideak eraikitzean langileei garagardoaz “ordaintzen” zieten (4 litro garagardo lan egindako egun bakoitzeko).
     
  • Garagardoa elikagai basiko eta funtsezko bat zen Egipton.
     
  • Egipton garai hartan bizitako pertsona baten hezurretan “Tetraziklina” aurkitu berri dute (1948. urterarte ofizialki deskubritu ez zen antibiotiko bat da), garai hartako garagardo errezeten bidez barneratua, eta biztanleak gaixotasun batzuetatik babesten zituena.
     
  • “Garagardoak Erdi Aroko milaka pertsonaren biziak salbatu zituen, hau ekoiztean ematen den prozesuaren bitartez urak zituen mikoorganismo eta bakteriak akabatu, eta pertsonak gaixotzea ekiditzen baitzuen” Bamforth Doktorea.
     
  • Estatu Batuetara egiten ziren bidai luzeetan, ura kutsatu egiten zen eta garagardoa edaten zuten, alkohol eta lupuluak babesten baitzuen.
     
  • Pasteur-ek bakteriak identifikatu zituen lehen aldiz, garagardoa zergatik jar zitekeen gaizki jakin nahirik zebilela. Honen ondorioz, bakteriek garagardoa “gaixotu” zezaketela ikusteak, pertsonengan ere eragin berbera izango ote zuen galdetu zion bere buruari, “germenen teoria”-ren oinarri izanik, eta gizarte osoaren etorkizuna aldatuz. Medikuntza modernoaren oinarria da teoria hau!
     
  • Asmatu zen lehenengo hozkailu komertziala 1881. urtean asmatu zuen Carl Von Linde-k garagardo sektorearentzat (pentsa zenbat sektorerentzat den garrantzitsua hotza: medikuntza, elikagai enpresak…)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude