Herbehereak III: Garagardo enpresak eta ardura soziala

Herbehereetako kontuekin jarraitzen dugu astelehen honetan eta oraingoan bi artisau garagardo enpresek beraien komunitatearekiko ardura beraien egunerokotasunean nola lantzen duten ikusiko dugu.

Joan den astean aurreratu genuen bezala, Amsterdam hirian kokatuta dagoen De Prael artisau garagardo enpresa zein Bodegraven-go De Molen ekoizleak bisitatzeko aukera izan genuen. Gustatuko litzaigukeena baina zailtasun handiagoarekin baina gure artean badugu bi ekoizle hauen garagardoak aurkitzeko aukera. Zihurrenik zuetako batek baino gehiagok ezagutzen dituzue hauetako ekoizleren baten garagardoak.

Bi ekoizle hauek gizartean edo lan munduan toki bat edukitzeko zailtasun handiagoak dituzten bi “kolektibo” desberdinetako pertsonak dituzte beraien langileen zerrendetan.

De Prael-en kasuan, proiektu sozial bat dute, non bizi berri bat hasi nahi duten pertsona desberdinak, lana aurkitzeko zailtasunak dituztenak,  espetxetik atera berriak direnak eta nondik hasi ez dakitenak… garagardo ekoizpen prozesuko eginbehar batzuetan parte hartzen duten, ogibidea gutxinaka ikasiz.

De Molen-en kasuan, adimen urritasuna duten pertsonek makinariak etiketatu ezin dituen botila edo etiketa bereziei etiketak jartzen egiten dute lan.

Bits Eguna: Artisau garagardo festa (Maiatzak 24, Mungia)

Bits eguna ospatuko da Mungian bihar egun osoan zehar. Mungiako Rugby Taldea da antolatzailea eta aurtengoa da Mungian ospatzen den lehenengo artisau garagardo festa.

Kokalekua: Atxurizubi Kalea, Mungia

Data: Maiatzak 24 egun osoan zehar

Bertan jendeak gure inguruko artisau garagardo marka desberdinen garagardoak edateko aukera izango du: Etxeandia, Tito Blas, Baias, Zerb, Falken, Drunken Bros., Marbi eta Olañeta.

Edaten duzun garagardo bakoitzeko “Ohiko jokoak” izeneko jolas desberdinetan parte hartzeko aukera ematen duen “txartel” bat jasoko duzu. Joko hauetako bat, Kata-gargantua, 5 garagardo desberdintzeko gai zaren ikusteko prestatu dute.

Hurrengo mapan artisau garagardo festa ospatuko den kalearen kokalekua duzue.

Herbehereak II. atala : Artisau garagardo mugimendua gori-gorian!

Herbehereak eta bere hiriburua den Amsterdam “coffee shop” zein bere “kale gorri”-engatik izan da aspalditik oso ezaguna. Turista asko erakarri izan du eta erakartzen jarraitzen du gaur egun.

Bada baina iada ere beste errealitate bat herrialde honetan bertako hiri edo herriak bisitatzeko aitzakia bat ematen diona edozein garagardo zaleri: goruntz doan artisau garagardo mugimendua.

Hala da, Herbehereak ere artisau garagardo mugimendu bat jasaten ari dela esan beharra dago, gure inguruan gertatzen ari den antzera, ekoizle txiki berri asko sortu dira azken bost urte hauetan, hirietako taberna zein dendetan gargardo desberdinen eskaintza asko handitu delarik. Belgikako garagardo trapistak zein abadiakoak aurkitzea oso erraza da taberna askotan, oso hedatuak daude, baina oraintxe bertan esan bezala, hauetaz gain  bertako artisau garagardo ekoizle txikien garagardo geroz eta gehiago dago.

Herbehereak herrialdeko biztanleria 16 788 973 pertsonakoa zen 2013. urteko Urrian  Centraal Bureau voor de Statistiek-ek «Population and population dynamics; month, quarter and year» txostenean bildutakoaren arabera, eta gaur egun 200 garagardo ekoizle baina gehiago daude lurralde osoan zehar, hauetatik 15 Amsterdam hirian (Biztanleria 2011.urtean 779,808 ) bertan daudelarik.

Jarraitu irakurtzen

Localbier bilatzailea “irekia” da gaurtik aurrera

Localbier artisau garagardo bilatzailearen inguruko berri bat dakarkigu. Gaur Holandako kontuekin jarraitzeko asmoa genuen baina artisau garagardo zaleontzat oso garrantzitsua iruditzen zaigun berri bat ematea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

Localbier bilatzailea “irekia” da gaurtik aurrera, hau da, erabiltzaileok salmenta puntu zein ekoizle berriak bilatzailean sartu eta eguneratzeko aukera dugu.

Komunitatea izango da erailtzaile desberdinen ekarpenekin bilatzailea eguneratua mantenduko duena. Hau oso interesgarria dela iruditzen zaigu, komunitatea proiektuaren ardatz bezala kokatzen delako eta eguneratuagoa den tresna bat lortuko delako.

Norberak bere herrian/hirian ezagutzen dituen artisau garagardo salmenta puntuak sartzean, herria ezagutzen ez duen beste edonori artisau garagardoa lortzeko toki interesgarriak ezagutzera ematen dizkio.

Honen inguruko informazio gehiago Localbier bilatzaileak idatzi duen blogeko sarreran aurki dezakezue: www.localbier.com/es/blog

Egun ona izan!