De Prael (Amsterdam, Herbehereak)

Amsterdamen pasatako egunetako batetan De Prael artisau garagardo enpresa bisitatu eta bertako ekoizlearekin hitz egiteko aukera izan genuen.

Kokalekua: Oudezijds Armsteeg 26 (Amsterdam, Herbehereak)

De Prael garagardo fabrika 2000. urtean sortu zen Amsterdam-en, Herbehereak. Proiektua martxan jartzearen ideia ospitale psikiatriko batetako sukaldean sortu zen, proiektu sozial bat ardatz duen artisau garagardo fabrika bat martxan jartzea izan zen ideia.

Amsterdam-era inguratzen den edonork bisitatu dezake De Prael, Amsterdam-go tren geltoki nagusiaren ondoan dago gainera, hiriaren erdialdean. Brewpub antzeko bat da, hau da, De Prael-ek taberna handi bat du fabrikaren ondoan eta bertatik fabrikaren makinaria ikusteko aukera dago: beratze eta egosketa kupelak, hartzidura ontzi zilindrokonoikoak… Honetaz gain, kale eskinan baita De Prael Denda edo proba txokoa dute, non garagardo desberdinak dastatu eta daitezkeen.

IMG_1105           IMG_1094

Azaleko hartziduraz ekoizturiko 15-16 garagardo desberdin ekoizten dituzte, gehien saltzen dena Kölsch estilo alemaniarreko garagardo horixka bat delarik. Garagardoei Amsterdam-go musikarien izenak jartzen dizkiete.

IMG_1099Hasiera batetan 500l/ekoizpeneko ahalmena zuen makinaria batekin lan egiten hasi ziren, astean ekoizpen bat eginez, eta gaur egun 1000l/ekoizpeneko ahalmena duen makinaria batekin egiten dute lan 3-4 aldiz astean ekoiztuz. Botilan zein kupeletan aurki daitezke beraien garagardoak taberna desberdinetan zein beraien Brewpub-ean.

Pertsonei garrantzia handia ematen diete proiektu honetan, eta astean zehar bizitza berri bati hasiera eman nahi dioten 35 bat pertsona pasatzen dira bertatik eta ahal dutena egiten lan egiten dute. Gaur egun garagardoaren ekoizpenaz arduratzen den pertsona ere adibidez, kristau komunitate batean zegoen lehenengo aldiz proiektu honetan lan egiteko proposamena luzatu ziotenean. Ezezkoa eman zien hasieran, baina hortik bi urtetara, berak 25 urte zituela, lan eskaintza onartu eta De Prael-en lan egiten hasi zen. Iada 12 urte daramatza bertan lanean, hauetako azkeneko 7-8 urteak garagardo ekoizpenaz arduratzen delarik.

Gure artean ere garagardo denda edo taberna espezializaturen batetan De Prael-en garagardoak aurkitzeko aukera duzue.

Hurrengo bideoan minutu eta 24s arteko irudiak De Prael-en hartutakoak dira.

 

Alfa azidoak

Alfa azidoak lupuluak dituen bi erretxin talde nagusietako bat da (bestea Beta-azidoena da). Lupuluan mikatztasuna ematearen arduraduna den sustantzia baten prekurtsoreak dira  alfa azidoak

Alfa azidoak dira egosketan tenperatura altuak eta denboraren eraginez “isomerizazio” deritzon aldaketa bat jasan eta mikatztasuna/garratztasuna ematen duten sustantzia berrietan (iso- alfa azidoak) bilakatzen direnak.

Alfa azidoek Gram positiboko bakterien aurkako nolabaiteko ezaugarri antibiotiko/bakterizidak dituzte eta horretaz gain, hartzidura prozesuan ere legamiaren aktibitatea (eta ez beste mikroorganismoena) sustatzen du.

Lupulu jakin batek garagardo bati emangi dion garratztasuna lupulu gehiketaren momentua, kopurua eta lupuluaren %alfa azido kantitatearen araberakoa da. Kalkulu hau egiteko momentuan, alfa azidoen 1/3 gutxi gora behera (sistema bakoitzaren efizientziaren arababera aldatzen da) isomerizatzen dela kontutan hartzen da.

Lupulu barietateetan uztaren arabera %alfa azido kopurua alda daiteke urtetik urtera, hortaz garagardo ekoizleak hori kontutan eduki behar du eta mikatztasun “berdina” lortzeko gehitutako lupulu kopurua aldatu beharko du %alfa azido kopurua desberdina bada.

Umore pixka bat

Gaur goizean hurrengo elkarrizketa irakurri dut internet-en eta euskaratu eta aldaketatxo batzuk egin ondoren zuekin partekatzea erabaki dut:

2039. urtean daude Jaione eta Iñigo taberna batetan…

Jaione: Zenbat artisau garagardo edaten dituzu egunean?

Iñigo: 4 bat…

Jaione: Zenbat balio du edaten duzun artisau garagardo bakoitzak?

Iñigo: Hiru euro inguru…

Jaione: Zenbat urte dira artisau garagardoa edaten duzula?

Iñigo: 25 inguru… zergatik galdetzen didazu hau guztia?

Jaione: Ba al dakizu egunean hiru euro balio dituen 4 artisau garagardo edanda, urtean 4320 euro inguru direla, eta 25 urtetan zehar inflazioa kontutan hartu gabe 108000 euro inguru?

Iñigo: Bai… eta…?

Jaione: Ba al dakizu interes finkoko “fondo” batetan diru hori sartu izan bezenu gaur egun Ferrari bat erosteko gain izango zinatekeela?

Iñigo: Artisau garagardorik edaten al duzu?

Jaione: Ez…

Iñigo: Eta non duzu zure Ferrari-a???

Jaione: Bueno…

Iñigo: Ez bueno ta ez ostia!!!¿ Nun dau zure Ferrari puta hori?