BERRIAK: Never-Stop tabernak ateak irekiko ditu Donostian

Adi egon Donostia eta inguruko jendea, ostiral honetan (Apirilak 20an) taberna berri eta interesgarri (garagardozaleontzat bai behintzat!) bat ireki behar da eta bertan. Garagardo estilo desberdin ugari eskainiko dituzte:

Kañeroan:

– Krombacher (Pils Alemaniarra)                             

– Weihenstephaner Hefe Weissbier (Garizkoa)

– Belgikako Ale bat

– Ingalaterrako Ale bat

– Punk IPA (Indian Pale Ale estilokoa)

– Southern Tier Choklat (Imperial Stout estiloa

Botiletan ere aukera anitza izango da, IPA garagardo asko, suediako garagardoak, italiakoak… Behin ireki eta bertatik pasatzen naizenean idatziko dut luzeago taberna honen inguruan!

Helbidea: Errege Katolikoen kalea 6

BERRIAK: HEINEKEN ETA LOGO BERRIA

Holandako Heineken multinazionalak logo berri bat sortzea erabaki du eta VBAT diseinu enpresak iada aurkeztu du.

Hurrengo lerroetan logoaren diseinuaren nondik norakoen azalpen batzuk dituzue:

Dinamismoa, sormena eta konfindantza bezalako kontzeptuak bildu nahi ziren, enpresaren ekintza desberdinak nahiz bere kolaboratzaileak mugitzen dituena. 

Lehenengo eta azkeneko letrek kurbatura txiki bat ageri dute, identitate bisual berriari pertsonalitatea ematen diotena. Heineken hitza letra larriz edo maiuskulaz idatzia dago, izar estilizatu gorri bat “H” letraren gainean duelarik, enpresaren espiritu eta energia adierazi nahian”.


Zer iruditzen zaizue logo berria? Eta beraren azalpena?