BERRIAK: Never-Stop tabernak ateak irekiko ditu Donostian

Adi egon Donostia eta inguruko jendea, ostiral honetan (Apirilak 20an) taberna berri eta interesgarri (garagardozaleontzat bai behintzat!) bat ireki behar da eta bertan. Garagardo estilo desberdin ugari eskainiko dituzte:

Kañeroan:

– Krombacher (Pils Alemaniarra)                             

– Weihenstephaner Hefe Weissbier (Garizkoa)

– Belgikako Ale bat

– Ingalaterrako Ale bat

– Punk IPA (Indian Pale Ale estilokoa)

– Southern Tier Choklat (Imperial Stout estiloa

Botiletan ere aukera anitza izango da, IPA garagardo asko, suediako garagardoak, italiakoak… Behin ireki eta bertatik pasatzen naizenean idatziko dut luzeago taberna honen inguruan!

Helbidea: Errege Katolikoen kalea 6