Garagardoa oso edari egokia izan daiteke haragiarekin batera edateko, baina egokitasun hau ez da unibertsala. Hau da, ez haragi mota guztiak eta ezta hauek prestatzeko modu guztiak dira aproposak garagardoarekin batera kontsumitzeko.
Normalean, garagardo suabeek aukera gehiago ematen dituzte arlo honetan.
Haragi batekin batera edan behar den garagardoa aukeratzeko bi gauza hartuko ditugu kontutan gehienbat:
– Bera prestatzeko erabilitako bizigarri edo espeziak
– Haragiarekin batera egiten dugun saltsaren osagaiak
Mmmm… |
Hurrengo ataletan, garagardoa eta haragia arloan, garagardoa eta honako haragiei buruz hitz egingo da:
– Txerri haragia
– Behi haragia
– Hestebeteak
– Oilaskoa
– Arkumea
– Haragi gisatua
Hurrengo atalaren aurrerapen moduan: txerri haragi koipetsu batekin edateko garagardo egokiena, garagardo suabe eta argi bat izango litzateke, Pilsen estiloko bat adibidez.