Samuel Smith enpresaren inguruko informazio gehiago

Joan den astean Samuel Smith garagardo enpresak taberna bat itxi zuela edalontziak gehiegi betetzeagatik ikusi genuen blogean. Badirudi ez dela hau lehenengo aldia izan enpresak bertako langile eta inguruko jendearekin arazoak eduki dituena.

2009. urtean BBC-k enpresa honek herrian duen gehiegizko boterearen inguruko erreportaia bat egin zuen, langile ohiak eta herriko pertsona desberdinak elkarrizketatuz.

Elkarrizketatu bat baino gehiago ageri da leher eginda eta negarrari ezin eutsi. Bideoan agertzen den gizon batek, bera eta Samuel Smith-en arteko erlazioa “10 urteko infernu bat” bezala deskribatzen du.

Hau gutxi balitz, langile ohiek, egungo langile eta herritarrek enpresa honen inguruan izan dituzten arazoak partekatzeko/salatzeko foro bat eta guzti dago interneten.

Hona hemen BBC-k 2009. urtean egoera honen berri emateko egindako bideoa:

 

Enpresa baten kalitatea ez da ekoizten dituen produktuetan bakarrik isladatzen, langile, bezero eta inguruarekiko dien errespetua ere kontutan hartu beharreko gauzak dira eta. Hor dago kontsumitzaileon indarra, “garbiak” ez diren enpresen produktuak ez erosteko ahalmenena baitugu, gizartearen onura kontuan hartzen dutenenak erosiz. “Bidezko merkataritza“-ren kasua dugu adibide eta tresna bikaina.