This Summer be Gross. This Summer Beer Gross

Irudimena izatearen espresio modu bat izaten da askotan. Irudimena muga eta zentsurarik gabeko jolasa da askotan. Mugarik gabeko jolasa izatearen espresio bat bilakatzen da irudimena erakarriz. Dantza jolas mota bat da non izatea bere irudimenaz baliatuz espresatzen den.

Artisau garagardo askok jolastea dute gogoko. Irudimena dantzan jartzea dute gogoko mugarik gabeko usain eta zaporeak lortzeko asmotan.

Hona hemen, Gross garagardoak udarako jolasean, dantzan, irudimena erabiliz… egin duen bideoa: “This Summer be Gross. This summer Beer Gross”

Alfa azidoak

Alfa azidoak lupuluak dituen bi erretxin talde nagusietako bat da (bestea Beta-azidoena da). Lupuluan mikatztasuna ematearen arduraduna den sustantzia baten prekurtsoreak dira  alfa azidoak

Alfa azidoak dira egosketan tenperatura altuak eta denboraren eraginez “isomerizazio” deritzon aldaketa bat jasan eta mikatztasuna/garratztasuna ematen duten sustantzia berrietan (iso- alfa azidoak) bilakatzen direnak.

Alfa azidoek Gram positiboko bakterien aurkako nolabaiteko ezaugarri antibiotiko/bakterizidak dituzte eta horretaz gain, hartzidura prozesuan ere legamiaren aktibitatea (eta ez beste mikroorganismoena) sustatzen du.

Lupulu jakin batek garagardo bati emangi dion garratztasuna lupulu gehiketaren momentua, kopurua eta lupuluaren %alfa azido kantitatearen araberakoa da. Kalkulu hau egiteko momentuan, alfa azidoen 1/3 gutxi gora behera (sistema bakoitzaren efizientziaren arababera aldatzen da) isomerizatzen dela kontutan hartzen da.

Lupulu barietateetan uztaren arabera %alfa azido kopurua alda daiteke urtetik urtera, hortaz garagardo ekoizleak hori kontutan eduki behar du eta mikatztasun “berdina” lortzeko gehitutako lupulu kopurua aldatu beharko du %alfa azido kopurua desberdina bada.

Umore pixka bat

Gaur goizean hurrengo elkarrizketa irakurri dut internet-en eta euskaratu eta aldaketatxo batzuk egin ondoren zuekin partekatzea erabaki dut:

2039. urtean daude Jaione eta Iñigo taberna batetan…

Jaione: Zenbat artisau garagardo edaten dituzu egunean?

Iñigo: 4 bat…

Jaione: Zenbat balio du edaten duzun artisau garagardo bakoitzak?

Iñigo: Hiru euro inguru…

Jaione: Zenbat urte dira artisau garagardoa edaten duzula?

Iñigo: 25 inguru… zergatik galdetzen didazu hau guztia?

Jaione: Ba al dakizu egunean hiru euro balio dituen 4 artisau garagardo edanda, urtean 4320 euro inguru direla, eta 25 urtetan zehar inflazioa kontutan hartu gabe 108000 euro inguru?

Iñigo: Bai… eta…?

Jaione: Ba al dakizu interes finkoko “fondo” batetan diru hori sartu izan bezenu gaur egun Ferrari bat erosteko gain izango zinatekeela?

Iñigo: Artisau garagardorik edaten al duzu?

Jaione: Ez…

Iñigo: Eta non duzu zure Ferrari-a???

Jaione: Bueno…

Iñigo: Ez bueno ta ez ostia!!!¿ Nun dau zure Ferrari puta hori?

 

Artisau garagardoa Euskal Herrian

Artisau garagardoa Euskal Herrian geroz eta hedatuago dagoela argi dago, nahiz eta gaur egungo egoera Euskal Herriak bizi duen artisau garagardo iraultzaren hasiera bat besterik ez izan. Egia da, artisau garagardo sektoreak gure artean oraintxe bertan duen presentzia baina handiagoa izatea irrikatzen gaudela, baina gauza guztiek bezela, bere denbora behar du.

Gaur egun Euskal Herrian 21 artisau garagardo proiektu mota inguru ditugu, azkeneko 5 urteetan zehar eman delarik ia proiektu guzti hauen sorrera:

  • Akerbeltz
  • Etxeko
  • Naparbier (2009)
  • Baias (2010)
  • Etxeandia (2011)
  • Falken (2011)
  • Sesma Brewing (2012)
  • Olañeta Local Beer (2013)
  • Marbel (2013)
  • Drunken Bros (2013)
  • Txikita (2013)
  • Laugar (2013)
  • Gross (2013)
  • Zerb (2013)
  • Olbea (2014)
  • Gar and Gar (2014)
  • Basqueland Brewing Project (2014)
  • Morlaco (2014)
  • Garagart (2014)
  • San Fermin (2014)
  • La Vasconia (2014) …

Artisau garagardo mugimendu hau ere hiriburu desberdinetan isladatzen da, garagardo mota hauek eskaintzen dituzten taberna interesgarriak baititugu:

Iruñan Manneken Beer, Txirrintxa eta Burlatako Bodegón Burlada aipa ditzakegu. Gasteizen Kitsch eta Raiz. Donostian Never-Stop eta cervecería Etxeberría besteak beste.  Bilbon Sugoiberria eta Basoa tabernak.

Herri askotan ere badaude gure inguruko artisau garagardo mota desberdinak eskaintzen dituzten tabernak; “Keska” Laudion, “Boulevard” Irunen, “Hiruki” Beasainen, “Kantoi” ordizian etab. luze bat.

Garagardo denda espezializatuak ere aurki daitezke hiriburu desberdinetako kaleetan: Iruñan “Cervezoteca Beerworld”, Gasteizen “Birrak” denda, Bilbon “La catedral de la cerveza” eta Donostian “El txoko de las cervezas”.

Etxean garagardoa egiteko lehengaiak saltzen dituen Lupulu.com proiektua, Gastro Sherpa Beer club taldea, Cervelicious eta Goiko dastaketa blogariak etab. ere mugimendu honen erakusgarri dira.

Ba hau guztia gutxi balitz, artisau garagardoa gustuko dugunok zorteko garela esan daiteke, goian aipatu diren artisau garagardo proiektu hauek zein beste asko Localbier artisau garagardo bilatzailean baitaude eta gugandik gertu dauden artisau garagardo salmenta puntuak aurkitzeko aukera dugu. Localbier gainera tresta ireki eta parte-hartzaile bat da, gutako edonork salmenta puntu berriak sartzeko aukera dugularik.

Artisau garagardo mugimenduarekin aktiboki parte hartu dezagun!

 

(Zihurrenik artisau garagardoren baten bat falta dela goiko zerrendan, hala bada, edo informazio gehiago baduzu esaiguzu mesedez)