II. Nazioarteko “artisau garagardoaren artea” feria

“Artisau garagarardoaren artea” izeneko II. nazioarteko feria ospatuko da asteburu honetan Gasteizen. Lehenengo edizioa Burgosen izan zen.

Bihar emango dio hasiera jaialdiak eta hiru egunetan zehar ekintza zein hitzaldi desberdinak antolatu dira.

Data: Urriak 10, 11 eta 12

Tokia: Iradier Arena (Gasteiz, Araba)

Goizeko saioak profesionalei zuzenduta daude eta arratsaldean publiko osoari irekiko dizkio ateak jaialdiak:

TEXTO1

Garagardoak:

Bertako zein nazioarteko 50 artisau garagardo enpresa baina gehiago inguratuko dira jaialdi honetara eta gustuko garagardoa aurkitzeko arazorik ez duzue izango.

Inguratuko diren gure inguruko artisau garagardo enpresak honakoak dira: Naparbier, Sesma brewing, Morlaco beer, Zerb, Falken, Garagart, Bidassoa basque brewery, The Angry brewery, Olbea eta Gar and Gar.

Nazioarteko ekoizleen kasuan, hurrengoak azpimarratuko ditugu beste askoren artean: Viven, Lindemans, Anderson Valley, Flying Dog, Brewdog, Rogue etab.

Hurrengo esteka honetan duzue antolatuta dauden ekintza desberdinen ordutegia eta hauetako ekintzaren batetan parte hartu nahi izanez gero harremanetan jartzeko kontaktuak.

Wakatau lupulua

Denbora asko pasa da iada azkeneko aldiz lupulu barietate baten inguruan aritu garela blogean. Gaurkoan Wakatau lupulua aurkeztuko dugu. Lupulu hau Hallertau barietatearen ondorengo bat da eta Hallertau aroma bezela ere ezagutzen da.

ho

Jatorria: Zelanda Berria

Mota: Usaina zein mikatztasuna emateko lupulu egokia, hau da, erabilera bikoitza duen lupulu bat da Wakatau.

Erabilera/kalitatea: Kolore gutxiko garagardoetan primeran doa eta europa zein ameriketako Ale estilo desberdinetan erabiltzeko ere egokia da.

Ezaugarriak:  Lore eta bainilla flabore bereizgarri eta atseginak ditu. Duen usain garbia ere oso egokia da amerikar Pale Ale zein IPA bezalako garagardoetan Dry hopping bezala gehitzeko.

II. Garagardo festa Irungo Estebenea jatetxean

Bihartik iganderarte ospatuko da Irungo Estebea jatetxean bertan antolatzen den II. garagardo festa.

Data: Irailak 18-21 bitartean (arratsaldeko 18.00etatik aurrera)

Tokia: Estebenea Jatetxea –  Olaberria auzoa 51, Irun (Gipuzkoa)

17 grifo desberdin egongo dira, artisau garagardo etxe desberdinetako garagardoak eta belgikakoak. Musika kontzertua eta jatekoa ere egongo da: saltxitxak, ukondoa etab.

Honetaz gain, ekintza desberdinak antolatu dira lau egunetan zehar. Hurrengoak dira:

Osteguna 18

  18.00 – Garagardo festaren irikiera

  20.30 – Brewdog Experience (Izena eman behar da: 943 62 19 62): Ekoizle   eskoziarren enpresaren historia eta honen inguruko kontuak, Brewdog-en garagardo dastaketarekin.

Ostirala 19

20.30 – Bidassoa Basque Brewery Irungo ekoizlearen aurkezpena eta beraien hiru produktuen dastaketa.

Larunbata 20

20.30 – Kontzertua: Pick a Bear

21.30 – Maridaje afaria Eric Coene-ren eskutik.

Igandea 21

  20.30 – Etxean garagardoa egiteko tailerra lupulu.com-eko kideen eskutik.

feriaestebenea

 

 

 

Borefts 2014

Borefts 2014. jaialdia De Molen ekoizleak VI. aldiz antolatzen duen nazioarteko artisau garagardo festa da.

Data: Irailak 26-27 (12.00 – 22.00 )

Tokia: Brouwerij de Molen Doortocht 4 (Bodegraven, Herbehereak)

boreft2

Lehenengo urtean 500 pertsona gerturatu ziren izen handiko artisau garagardo ekoizle desberdinak elkartzen dituen jaialdi honetara, eta iaz ( inolako publizitaterik egin gabe, ahoz ahokoa bakarrik) 4500 pertsona inguru gerturatu ziren. “Aurkikuntzen” jaialdi bat izatea dutela diote, hau da, zapore berriak, garagardo berriak eta ekoizle berriak aurki daitezke bertan.

Gure inguruko Laugar Brewery eta Naparbier ekoizleak egongo dira bertan.

Bertara inguratzeko zortea baduzue, jakin aurten ere jaialdiko aplikazioa bat deskargatzeko aukera egongo dela Google Play Store-etik. Bertan “Borefts” bilaketa egin eta aplikazioa deskargatu eta instalatzeko moduan egongo zara. Behin instalatuta, app-ak ekoizleen inguruko informazioa, garagardo desberdinen inguruko informazio eguneratua etab. bezalako gauzak.

Jaialdiaren inguruko informazioa gehiago jakin nahi baduzue De Molen-en Facebook orri-ra joan zaitezkete.