Beer kupela

Iruñea eta bertako garagardo zaleak zorioneko dira duela aste batzuk Beer Kupela denda ireki baita. Hiru bazkide dira proiektu hau martxan jarri dutenak, Atarrabian hiru urtez taberna bat kudeatzen ibili ondoren. beerkupela

Iruñean bertako zein atzerriko artisau garagardoa erosteko dendarik ez zegoela ikusi zuten eta ezta norberak etxean garagardoa egiteko materiala eta lehengaiak erosteko tokirik. Hutsune hau betetzeko asmoarekin ireki dute Beer Kupela denda.

Denda izateaz gain, artisau garagardo banatzaile dira, Iruñea eta inguruko tokietako taberna zein dendetara artisau garagardo helaraziz.

Kokalekua: Monasterio de Irache 44, Iruñea

Ordutegia: Atelehenetik Larunbatera: Goizez 10:00-14:00

Arratsaldez 16:30 – 20:00

200 garagardo desberdin inguruko eskaintza dute, bertako zein atzerriko artisau garagardo ekoizleen produktuak. Localbier-en duten profilean ikusi ditzakezue eskaintzen dituzten marka guztien zerrenda.

beerkubeerku2

   

Ekintza ugari antolatzeko asmoa dute: garagardo mota desberdinen dastaketa profesionalak, lagun taldeei zuzenduriko garagardo dastaketa ez profesional “itxiak”, etxean garagardoa egiteko ikastaroak eta inguruko artisau garagardo ekoizleen fabrikak ikusteko txangoak.

Hop Hunters garagardoaren aurkezpena Never Stop tabernan

Hop hunters garagardoa La Quince Brewery, Bidassoa Basque Brewery, Gross eta Drunken Bros artisau garagardo ekoizleek elkarlanean eginiko % 7,5 alkohol bolumenean duen India Pale Lager garagardo bat da. Bidassoa Basque Brewery ekoizlearen lantegian ekoiztu zen.

Larunbat honetan Hop Hunters garagardoaren aurkezpena egiOnngo da lau ekoizleekin batera Donostiako Never Stop tabernan.

hop hunters

Laugar Brewery

Gabonetan Bizkaiako Gordexola herrian kokatua dagoen Laugar Brewery artisau garagardo ekoizlea bisitatzeko aukera izan nuen nire anaia Enekorekin batera.laugar

Laugar proiektuak 2011. urtean eman zituen lehen hurratsak, nahiz eta aurretik iada ideiari bueltak ematen hasiak zeuden. Hasiera batean “hobby” moduan garagardoa ekoiztu, edan  eta lagunartean ongi pasatzeko biltzen ziren. Ondoren, proiektua gutxinaka forma hartzen joan eta 2014ko Maiatzean ofizialki Laugar proiektua aurkeztu eta beraien lehen garagardoa, Laugar EPA! (Pale Ale) kaleratu zuten. Bost pertsonek osatzen dute Laugar proiektua.

Makinaria eta prozesua

Alemaniar estiloko obradore bat dute, 1500 litro/aldiko ekoizteko ahalmena duena eta beratze/egoste ontzi bat, iragazpen kupela, eta whirlpool batetaz osatua dagoena. Xafla bidezko elkartrukatze hozkailua erabiltzen dute muztioa hozteko eta behin hau oxigenatzean 3000 l.-tako hartzidura ontzi zilindrokonikoetan egiten dute hartzidura (legamia gehituta).

laugarobrador

Hartzidura ontzi zilindrokoniko itxietan egiten dute isobarikoki eta ondoren ontzi horizontaletan egiten dute heltze prozesua. Ez dute bigarren hartzidurarik botilan egiten, eta botilaratzea ere isobarikoki (presio berdinean) egiten dute.

hartziduraontziak

heltzeontziak

 

 

 

 

Nahiz eta makinaria mota hau garestiagoa izan, produktuan konsistentzia bat mantentzearren eta epe luzera kalitateko garagardoa ekoiztearren aukeratu dute ekoizteko modu hau.

Produktuak

Urte osoan ekoizten dituzten garagardoak:

Kiskale: % 7,5 alkohol bolumenean duen Brown Ale estiloko garagardoa. Gozotasun puntu bat du eta bukaeran kakao pixka bat nabari daiteke.

Euskal Pale Ale (EPA!): % 5,4 alkohol bolumenean duen Amerikar Pale Ale bat da. Fruitu usainak, mikatza, lehorra.

1404291172_epaweb

Garaiko garagardoak:

Hopzale : % 9,2 alkohol bolumenean duten Inperial IPA garagardoa. Oso mikatza, fruitu, lore, belar etab. bezalako usain oso atsegin asko nabari dira.

Patxi Hopman: % 6,8 bolumenean duen Amerikar IPA estiloko garagaro mikatz eta usaintsua.

Fibonatxi: % 6 alkohol bolumenean duen Saison estiloko garagardoa.

Aupa Tovarisch: %11,3 bolumenean duen Russian Imperial Stout estiloko garagardo beltza. Kafe, txokolate etab. bezalako usain eta zapore oso atseginak ditu.

aupatovarischEtorkizuneko planak..

Nahiz eta etorkizunera begira ideia eta proiektu ugari eduki buruan, bi garagardo aurkeztuko dituztela laster aurreratu dute: Zekalea duen Barley wine bat eta Half IPA estiloko bat.

 

Eskuminak Laugar talde osoari Garagardo Ahotsa blogetik!!! Mila esker zuen harretagatik!!!

Aupa Tovarisch! Aupa Laugar!

The Angry Brewery garagardoen aurkezpena Irunen

Bihar (Abenduak 13) The Angry Brewery artisau garagardo enpresak bere garagardoen aurkezpena egingo du Irungo Boulevard garagardotegian.

Tokia: Boulevard garagardotegia (Irun, Gipuzkoa).

Data eta ordua: Abenduak 13 Larunbata 19.00tan (izen eman beharra dago aurretik).

Hiru garagardo izango dira bertan dastatuko direnak: Pale ale, Red Ale eta extra Stout.

Aurkezpenaz gain, egun osoan zehar Red House garagardoa egongo da kañeroan.

kataangri

 

Izen emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

cafeteriaboulevard@gmail.com     Tfnoa: 943 536918