Euskal Herriko artisau garagardo azoka Ordizian

Euskal Herriko artisau garagardo azoka ospatuko da Maiatzak 9an Ordizian Emaneurre taldeak antolatuta.

Data: Maiatzak 9  10.30- 01.00

Tokia: Plaza Nagusia, Ordizia (Gipuzkoa)

Gure inguruko artisau garagardo ekoizleak izango dira bertan: Mala Gissona, Sesma Brewing, Bidassoa Basque Brewery, Zerb, Boga, Gross besteak beste.

euskal herriko artisau garagardo azoka

 

Garagardo azokaz gain garagardoa egiteko ikastaro bat eta azokako garagardoen arteko txapelketa bata ere antolatu da.

 

The Art Of Beer garagardo jaialdia Bilbon

The Art Of Beer garagardo jaialdia ospatuko da asteburu honetan Bilbon eta gure inguruko 11 artisau garagardo ekoizle desberdinek hartuko dute parte 15 garagardo estilo desberdin probatzeko aukera izango delarik.

Tokia: Ribera de Deusto 47, Garabia ZAWP (Bilbo)

Data eta ordutegia:  

Otsailak 27 , 19.00- 01:00

Otsailak 28 , 18.00- 01:00

Sarrera: 5 euro egun bat eta 8 euro bi egun (edalontzia eta lehenengo garagardoa barne)

cartelzwap

 

Hurrengo garagardo ekoizleek hartuko dute parte The Art Of Beer garagardo jaialdian:

Budweiser-en iragarkia eta erantzuna

Duela egun batzuk Budweiser garagardo ekoizle erraldoiak artisau garagardoaren aurkako kanpaina egin du Super Bowl-erako kaleratu duen bideoan. Iragarki probokatzaile bat da, ez jakintasunetik egina eta eztabaida sortzeko helburua duena.

Iragarki hau publiko egin eta denbora gutxira Budweiser-en iragarkiari erantzuten dion beste bideo bat kaleratu du hopstories.com webguneak.

Hemen dituzue bi iragarkiak, garagardo ekoizle komertzialarena lehenengo eta artisau garagardoaren aldeko bideoa hurrengoa.

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=siHU_9ec94c[/youtube]

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=VCgkTeuJkR8&feature=youtu.be [/youtube]

Bidassoa Basque Brewery-ren bideoa

Bidassoa Basque Brewery Irungo artisau garagardo ekoizlea aurkeztu genuen duela donboratxo bat iada blogean baina hala ere interesgarria suertatu dakizuelakoan elkarbanatu nahi dut gaur zuekin Localbier-ek Irungo ekoizleei eginiko bisitaren bideoa (Gazteleraz dago). Ekoizpen prozesua zein erabiltzen duten makinaria ikusteko interesgarria dela uste dugu.

Duela astebe argitaratu zen bideoa eta iada 450 ikustaldi baina gehiago ditu.