“Bajo contenido en alcohol”, “Sin” eta “0,0” garagardoak

Alkoholik gabeko garagardoak edatea ez da nik gogoko dudan gauza bat, eta ez alkoholak sor ditzakeen efekturik aurki ez daitekeelako, zapore eta usain desberdineko produktuak direlako baizik. Gusto kontua da, eta niri ez zaizkit gustatzen. Beste batean azalduko ditut zein diren alkoholdun garagardoekiko desberdintasunak, gaur “Bajo contenido en alcohol”, “SIN” eta “0,0” garagardoak zergaitik izendatzen diren horrela ikusiko baitugu.

Espainiako R.D. 53/1995-ren arabera,  “SIN” bezala identifikatzen den garagardo baten alkohol kopurua % 1 (bolumenean) baino txikiagoa izango da.

“Bajo contenido en alcohol” bezala izendatzen direnek, % 1-3 alkohol bolumen kopurua edukiko dute.

Eta “0,0” garagardoek % 0,1 baino gutxiagoko alkohol kopurua bolumenean izango dutela zihurtatzen dute.

Hortaz, kontuz ibili zaitezte batere alkoholik edan nahi ez duzuenok, haurdun dauden emakumeak bezala adibidez, “SIN”  bezala izendatzen den % 0,8 alkohol kopuruko 500 ml garagardo edan ezkero, 3 gr alkohol barneratuko baitituzue, kaltegarri izan daitekeena.

Hona hemen garagardo enpresa desberdinek eskaintzen dituzten alkohol gutxiko garagardoak:

   San Miguel 0,0: % 0,0                Estrella Galicia River 0,0: % 0,04

   Mahou SIN: % 0,8.                      Free Damm: % 0,0

   Buckler SIN: % 0,9

Gustuko al dituzue garagardo mota hauek? Hala bada, zein da gustukoen duzuena?

Bihar Garagardo Ahotsa-ren bigarren zozketan parte hartzeko aukera izango da, aurrekoan bezala, 6 garagardo mota desberdin irabazteko aukera izango duzuelarik. Aio! Arratsalde ona izan!

ZORIONAK ENEKO, ZORIONAK GARAGARDO AHOTSA!

Bai, gaur nire anaiak 24 urte bete ditu, etahemendik nire zorion agurra helarazi nahi diot!! ZORIONAK ENEKO!

Eta harrigarria bada ere, Garagardo Ahotsa-k ere urteurrena dugaurkoan, lehenengo urtea bete du! Kasualitatea ote da? Oraindela bi hilabete konturatu naiz bloga idazten hasi nintzen eguna etaanaiaren urtebetetze eguna berbera dela!

Orain dela urte bete hasi genion orduan blog hauidazteari, aurkezpen testu nahiko luze batekin, blog hau sortzearen arrazoiak pixka bat azalduz.

Lehengo sarrera, Urtarrilak 9an argitaratua, Berlingo Friedak blogerako egindako aurkezpen abestia zoragarria da. Mila esker berriz ere Frieda!

Bigarrena, Abuztuak 25ean Iruñako Manneken Beer tabernari buruzko sarrera da.

Eta hirugarrena, duela hiru aste idatzitakoa.

Hasiera batean blog-a jarraitu eta irakurtzen zutenak ez ziren hainbeste, baina Azaroan, Facebook eta Twitter sare sozialetan presentzia edukitzen hastean, irakurleen kopuruak gora egiten hasi zuen beheko grafikoan ikusi daitekeen bezala.

Beno, eskerrik asko orain arte blog-a irakurri, zabaldu, eta komentarioak egin dituzuen guztioi!! Urteurrena dela eta, hemendik gutxira web-aren berrikuntza bat izango dugu, ez gehiegi luzatzea espero dut! Ondo izan!

Atal berriren bat sortzea edo gai konkretu baten inguruan idaztea nahi baduzue, lasai asko eskatu!

LASTER ARTE GOIERRI IRRATIA

Ez du garagardoarekin zerikusirik gaur dakarkizuedanak, baina Garagardo Ahotsa blogarekin bai ordea. Ikusi Irratia saioan komentatu genuen bezala, Goierri Irratiko “Egunon goierri” saioa izan da blog hau sortzearen inspirazio iturri, eta baita ahotsa eta musika blog hau idazten egon naizen askotan.
Horregatik, eta zoritxarrez, 4 urtez lanean jardun ostean, oraingoz Goierri Irratiak bere programazioa etengo duenez, egin duten azken saio berezia duzue hemen:
Aldaketak aukera berriak direlako, eta jarri dituzuen hazi asko iada erein eta landare bilakatu direnez, mila esker eta LASTER ARTE!

OSTIRALEAN EDANDAKOAK

Joan den ostiralean garagardo mota desberdin ugari dituen taberna batetan sartzeko aukera izan nuen. Ez zen aurretik erabakitako gauza bat izan. Madril ondoan dagoen hiri batetan nengoen eta bertako antzokian antzerki antzelan bat ikusi ondoren zerbait hartzeko intentzioarekin sartu ginen taberna honetara.

Sartu bezain laster bi ezusteko oso atseginekin topatu nintzen. Lehenengoa, taberna horretan 50 garagardo desberdin baino gehiago zeudela jakitea, eta bigarrena, zuzeneko kontzertu bat zegoela jakitea.

Garagardo karta hartu eta begirada bat bota nion… Belgikako garagardo trapistak, garagardo alemaniar ugari, Lambic garagardoak, Stout garagardoa, artisau garagardoak etab. luze bat zegon aukeran!

Grifoko “Te Deum” ilun bat hartu nuen lehendabizi. Ondoren, enpresa bereko garagardo beltza aukeratu nuen (botilan) , garagardo beltzen oso zalea naiz eta, baina zoritxarrez, iraungitze data baina bi hilabete zaharragoa zen. Kamareroari honen berri eman eta inolako arazorik gabe beste garagardo bat aukeratzeko esan zidan (hozkailuan zituen garagardoak zakarrontzira botaz). Schneider Weisse enpresaren “Meine Hopfen-Weizen” (“Nire garizko-lupulu garagardoa“) garagardoa aukeratu nuen. 8,2% alkoholdun garizko garagardo bat, lupulu usaintsu askoz ekoizten dena, eta garagardoari bere izena eta izana ematen diona. Ikaragarri ona!! Ondoren Chimay garagardo trapista bat elkarbanatu nuen.

Gaua aurrera zioan eta teorian hiri honetan bertan eginiko artisau garagardo bat eskatu nuen. “Cerveza de ….” jartzen zuen, baina niri harraroa egiten zitzaidan hiri horretan ez baitago garagardo fabrikarik. Etiketaren letra txikia irakurri nuenean suposatzen nuena aurkitu nuen, beste artisau garagardo ekoizle txiki batek eginiko garagardo bat zen, baina bertako jendeak gehiago erostekotan, bertakoa bezala aurkezten dutena. Nire burura bi galdera etorri zitzaizkidan: Horrelakorik aurkitu ezkero, zer pentsatuko luke bezeroak? Zilegi irudituko al litzaioke?

Kontzertua iada bukaera aldera iristear zegoen eta beste garagardo bat eskatzera joan nintzen, oraingoan Kolonian askotan edandako Kölsch bat eskatu nuen, aspaldian edan gabe bainengoen. Zoritxarrez, honen iraungitze-data ere duela bi hilabete pasa zen. Ez galdetu zergaitik, baina ez nintzen bigarren aldiz garagardoa aldatzeko eskatzeko gai izan… Nire zentzuak hain fin ez zeudenez garagardoa edateko gai eta guzti izan nintzen.

Hainbeste garagardo desberdin edukitzeak hori izaten du batzuetan, jendeak maiztasun batekin eskatu ezean, garagardo mota batzuk hortxe gelditzen dira eta tabernariak konturatzen ez badira, horrelako egoerak aurki ditzakegu.

Hortaz badakizue, garagardo mota desberdinak eskaintzen dituen taberna batetara sartu ezkero, normalean edaten ez dituzuen garagardoak eskatu, eta horrela hauei irteera ematen lagunduko diegu! 😉