BERRIAK: Garagardoa “benetan” hotza dagoen jakiteko etiketa berria

Kanariar irletako Tropical garagardo enpresak etiketa berri bat atera du. Etiketa honek termometro forma duen iruditxo bat du eta urdin kolorez jartzen da garagardoa “benetan hotza” dagoenean.

Garagardo enpresa honek egin dituen azken marketing kanpainek garagardo hau udan oso hotza edatearen inguruan izan dira, udako beroa hobeto jasateko edan daitekeen garagardoa edo edaria balitz bezala. Honen adibide, udarako egin berri duten bideoa.

 

“Good beer, No shit”

Horrela zioen EEBB-tako Maryland eskualdean kokatua dagoen Flying Dog garagardo enpresaren Road Dog Porter botilako etiketak: “Good Beer, No shit”.

1995. urtea zen eta garagardoa kaleratu zenetik denbora gutxira, hauzitara eraman zuten enpresa esaldi horrengatik, etiketatik esaldia kentzera behartuz, birao egiten zuela argudiatuz.

Flying Dog-en erantzuna azkarra izan zen, hauziak iraungo zuen bitartean, botiletako “Good beer, No shit” esaldia “Good beer, No censorship” esaldiarengatik aldatuz.

6 urte itxaron behar izan zituzten, 2001. urterarte, ACLU erakundearen ( American Civil Liberties Union ) laguntzaz hauzia irabazi eta berriz botiletan “Good beer, No shit” esaldia jartzeko baimena izan zuten arte.

2011ko Garagardo sektoreko datuak

“Cerveceros de España” elkarteak 2011ko garagardoaren sektorearen inguruko datuak argitaratu ditu.  Elkarte hau 1922an sortu zen Espainiako garagardo ekoizleak biltzeko asmotan. Gaur egun talde hau osatzen duten enpresak estatuko garagardo ekoizle handienak dira: Mahou-San Miguel taldea, Heineken España, Damm, Compañía Cervecera de Canarias, Hijos de Rivera eta La Zaragozana.

Hurrengo lerroetan datu esanguratsuenak irakurtzeko aukera izango duzue:

– 2011ko gargardo kontsumoa 48,2 litro/pertsonako izan zen, aurreko urtean baino % 0,2 gutxiago.

Salmentak aurreko urteko berberak izan ziren, 32,8 milioi Hl, turismo eta eguraldi onari esker.

Ostalaritza da sektore honen kontsumo kanal garrantzitsuena eta 2011 urtean aurreko urtean baina % 2,1 gutxiago kontsumitu zen kanal honetan, etxeko kontsumoa % 3,2 igo zen bitartean.

– Esportazioak % 9,12 egin du gora 2011n.

– Espainiar estatuak 279 milioi euro bildu zituen edari honi ezartzen zaizkion zerga berezien bitartez.

Hurrengo grafikan Espainiako garagardo enpresa handien ekoizpena (milaka Hl-tan) ageri da:

 

Grafika eta informazio iturria: Cerveceros de España

ZOZKETA: 6 Garagardo irabazteko aukera duzue…

Iada blogeko bigarren zozketa jarriko dugu martxan. Zer egin parte hartzeko?

Facebook-eko orrian galdera bat egin da: “Zein momentu nahiago duzu garagardo batetaz gozatzeko?”

Galdera hau erantzun eta Facebook-eko Garagardo Ahotsa orrian “Gustoko dut” markatuta duten guztien artean zozketa bat egingo da, irabazleak 6 garagardo botila (mota desberdinetakoak) lortuko dituelarik.

Epea: Ekainaren 30-arte parte hartzeko aukera dago.

Irabazleak, 10 garagardo mota desberdinen artean gustokoen dituen 6 aukeratuko ditu.

Irabazleak garagardoak etxean jasoko ditu, betiere, Euskal Herriko herriren batean bizi bada (Australiara normala den bezala, ezin bidaliko baititugu garagardoak).