ZOZKETA: 6 Garagardo irabazteko aukera duzue…

Iada blogeko bigarren zozketa jarriko dugu martxan. Zer egin parte hartzeko?

Facebook-eko orrian galdera bat egin da: “Zein momentu nahiago duzu garagardo batetaz gozatzeko?”

Galdera hau erantzun eta Facebook-eko Garagardo Ahotsa orrian “Gustoko dut” markatuta duten guztien artean zozketa bat egingo da, irabazleak 6 garagardo botila (mota desberdinetakoak) lortuko dituelarik.

Epea: Ekainaren 30-arte parte hartzeko aukera dago.

Irabazleak, 10 garagardo mota desberdinen artean gustokoen dituen 6 aukeratuko ditu.

Irabazleak garagardoak etxean jasoko ditu, betiere, Euskal Herriko herriren batean bizi bada (Australiara normala den bezala, ezin bidaliko baititugu garagardoak).

4 erantzun “ZOZKETA: 6 Garagardo irabazteko aukera duzue…” bidalketan

  1. Nire ustez, edozein momentu ona izan daiteke garagardo on batez gozatzeko. Baina batekin geratu behar ba naiz, lanetik irteterakoan, lehengo garardo hori benetan ongi sartzen da. Da gainera garagardoa etxekoa bada mila aldiz hobe!!
    Jarraitu horrela, oso lan interesagarria egiten duzue eta.

    Urko.

  2. Kaixo Urko!

    Mila esker zure hitzengatik, asko eskertzen dira! Noizbait testurenbat gurekin partekatu nahi baduzu, lasai asko egin eta nahi izan ezkero blogean jarriko dugu.

    Galdera Facebook-en erantzun dezakezu, “lanetik ateratakoan” aukera gehitu erantzunen artean.

  3. Aupa gaztek!!!
    Nere usteetan garagardotaz gozatzeko unerik hoberenetako bat, ez hoberena zeren eta asko bait dare, udaberri aldean edozein ostiral arratsaldeko 7-k izango litzateke, aste guztia lanean pasa ondoren eta tertuli piskat egiteko momenturik hoberenetakoa izango zen, eta nola ez oraindik eta gehiago koadrilan garagardoan espezializatua dagoen lagun bat baldin badaukazu!!!

    Zorte on eta Laster arte Igor!!!

    • Epa Ugi! Mila esker zure erantzun eta hitzengatik!!! zintzo ibili hemendik eta laster arte!! 😉

Iruzkinak itxiak daude.