Garagardoa aireportuan fakturatzen…

Asteburua Beasainen pasa dut eta larunbatean elkartean afaria genuenez, Londrestik garagardoa eramatea pentsatu nuen. Bost litrotako hiru lata handi (garizkoa, amerikar IPA eta beltza) eta 5 botila.

Motxila bat eta fakturatu behar nuen maleta bat eraman nituen, bigarren honetan sartu nuen garagardo guztia. Fakturatzeko tokira iretsi eta maletak 24 kg pisatzen zituela ikusi nuen (20 kg zen gehienez eraman ziteeken pisua)!! Maletan nuen arropa gutxia kendu nuen eta… 23 kg!! Garagardo  botilak kendu nituen iada besterik egiterik ez nuenez ….eta… 19,9 kg!! Nahiz eta botilak nirekin eramateko aukerarik ez izan, 15 litro neramatzala pentsatzen kontsolatu nuen nire burua. Bitartean hori bai, hegazkina hartu aurretik botilaren bat edan beharko nuela  pentsatzen nebilen.

Fakturatzean niri kasu egiten ari zitzaidan emakumeak fakturatuta dagoela dioen pegatina jarri zion maletari eta nik ea maleta kontuz erabil zezaten adierazteko pegatina bereziren bat edo jartzerik ba al zuten galdetu nion (“kontuz ibili” edo “Fragil” bezelakoren bat)… 15 litro garagardo ditut… “Bai! Frágil dioen pegatina baina hau jarrita maleta H zonako beste toki batetara eraman beharko duzu, horrela izendatzen diren maletak ez baitira normalekin batera joaten” esan zuen.

“OK!” esan nion eta haruntz habiatu nintzen… bidean nioala zera pentsatu nuen… “Nik iada maleta fakturatuta dagoela dioen pegatina dut maletan, hortaz berriz botilak barrura sartu ezkero ez dira konturatuko, pisua berez fakturatze momentuan begiratu baitute…”

Horrelaxe egin nuen eta… Yeahh!! Premio!! “Frágil” maletak jasotzen dituzten tokian barruan dagoena zer den besterik ez dute ikusten (edo behintzat horrela izan zen nire kasuan), eta ez dute pisua berriz begiratzen.

Askotan bezeroei ordaintzea tokatzen zaigu bata ez bada besteagatik hegazkin konpainietan… oraingoan zorionez ez da hala izan!!

GARALOTZA

Garalotza beratze prozesuan  azukre, proteina etab. disolbatzea lortu eta iragazpen prozesuaren ondoren azpiproduktu bezala lortzen den malta azal eta zati solidoek osatzen duten.

Iragazpen kupeletik garalotza ateratzen

Hau da, iragazpenean alde batetik muztioa lortuko da (likidoa) eta garalotza (solidoa) bestetik. Nahiz eta garalotza garagardo ekoizpenean azpiproduktu bat izan,  nekazaritzarako eta beste sektore batzuetarako erabilgarri suertatzen da, horrela, garagardo ekoizpenerako erabilgarri ez den azpiproduktu bati beste erabilera jasangarri bat emanez.

                         Garalotza

Hurrengo astean ikusiko dugu garagardo enpresa desberdinek garalotzari bigarren erabilera bat emateko harturiko neurriak.

Etiketak…

Ikusi zein etiketa politak jaso ditudan opari gisa:

Beno, etiketak egiten dituen enpresa batek emandakoak dira. Sektore honetan lan egiteak dituen abantailetako bat!