LUPULU MOTAK: Galaxy

Galaxy lupulua Australian lortu zuen 1994. urtean “Hop products Australia”-k, lupulu landare eme bat Perle lupuluaren deribatu maskulino bat gurutzatzearen ondorioz.

hop_cones

Jatorria: Australia

Mota: Duen alfa-azido kopuru handia dela eta, mikatztasuna emateko erabili daiteke, baina bere usain bereizgarriak garagardoari ematea dira normalean lupulu hau erabiltzean bilatzen dena.

Erabilera/Kalitatea: Azken boladan hasi dira garagardo ekoizleak lupulu hau erabiltzen eta ezin da garagardo estilo konkretu batekin lotu. Amerikar Pale Ale eta IPA garagardoentzat oso aproposa da, baina beste azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardoetan ere erabili daiteke.

Ezaugarriak: Lupulu honek pasio-fruta, melokotoi eta zitriko usainak eman diezaioke garagardoari.

GARAGARDO LANTEGIAK: The Botanist (Londres, Ingalaterra)

Aurreko larunbatean Madrilgo Kako, Graciella eta Karlitros “El Drogas” ikustera etorri ziren Londresera eta bazkaldu ondoren The Botanist mirkrogaragardotegitik pasa ginen garagardo batzuk hartzera.

Kokalekua: 3-5 Kew green, Kew  TW9 3AA (Londres, Ingalaterra)

Duela urte bete bakarrik da martxan jarri dela mikrogaragardotegia eta bertara garagardo bat edatera zein bazkaldu edo afaltzera ere joateko aukera dago. Iada kanpotik ikus daiteke garagardoa ekoizteko erabiltzen dituzten beratze, egosketa zein hatzidura kupelak. Toki oso argitsua da, sarrera oso altu bat duena eta sartu bezain laster bertan ekoiztutako garagardoen “grifoak” (cask ale garagardoak zerbitzatzen dituztenak) aurkitzen dituzu aurrez aurre, malta desberdinak zein lupulu motak ikusgai dituen “kristalezko” mahai baten ondoan.

 IMG_1273 IMG_1281IMG_1304 IMG_1307

 

 

 

 

 

 

Makinaria txikia baina txukuna dute. Beratze kupela, iragazpen kupela, egosketa kupela eta 4 hartzidura ontzi itxiak. Zazpi egunez edukitzen dute garagardoa hartzidura ontzietan eta ondoren “cask” kupeletan jartzen dute, bertan egonkortu eta bertatiz zerbitzatzeko.

IMG_1271 IMG_1282 IMG_1269 IMG_1268 IMG_1265 IMG_1262 IMG_1264

Urte osoan zehar 12 garagardo desberdin ekoiztu dituzte orain arte baina gu egon ginenean 6 zituzten:

– Humulus lupulus (%3,8) ko Ingalaterrako Pale Ale estilokoa  – OK Bitter (%4,2)

– 65 Mild (%3,4)                                                                         – Nemophilla Stout (%4,7)

– Maximus (% 5,8) ale gorria                                                    – Amarillo (%4)

IMG_1283  IMG_1281

 

 

 

 

Beraiek ekoizturiko garagardoez gain oineko hartziduraz ekoizturiko garagardo komertzialak ere eskaintzen dituzte (Konig Pilsner, Bitburger, Kostritzer beltza) eta Asahi japoniarra)  azaleko hartziduraz ekoizturiko garizkoa (Benediktiner weissbier).

Guk bertan ekoiztutako garagardo guztiak hartu genituen probatzeko, eta ondoren, nire kasuan Amarillo garagardoa izan zen beste bitan eskatu nuena bertatik joan aurretik. Bertan gehien gustatu zitzaidana, Amarillo garagardoaz gain, garagardoak taberna eta jatetxeko ia txoko gehienetan duen presentzia da, lupulua, malta,  bertan ekoiztutako garagardoen deskribapenak zein ekoizpen prozesuaren eskemak nonahi ikusi daitezke (makinaria erabat ikusgai egoteaz gain noski!) . Garagardoaren prozesua, makinaria zein lehengaiak jendeari gerturatzen dizkiotela da zoragarria alegia! Garagardo komertzialak eskaintzearenak ordea ez ninduen gehiegi liluratu…

Londresen egon ezkero, Kew Gardens-en parke botanikoa bisitatuz inguru hartan goiza edo arratsaldea pasatzeko aitzakia ona da dudarik gabe.
Kako eta Karlitrosek agurtzen zaituztete gaurkoan:

IMG_1286 IMG_1297

Garagardo batzuk, denbora, argazi makina bat eta lupulua

Joan den ostiralean garagardo jaialdi batetatik etxera itzuli nintzenean argazki makina hartu eta etxean dekorazio moduan dudan lupulu landareari argazki batzuk ateratzen hasi nintzen.

Duela denbora dexente alkohol intoxikazio txikiak sormena hobetzen duela komentatu genuen blogean, ez dakit honek eraginik izan zuen edo ez baina kontua da argazki makinarekin jolasteko gogoa izan nuela (kamara digital normal bat besterik ez dut).

Hona hemen emaitzaLupulua!! IMG_1148 IMG_1151 IMG_1152 IMG_1153:

 

Garagardo jaialdi txiki batetako kontuak

Joan den ostiralean Londresko pub batetan ospatzen zen artisau garagardo jaialdi batetara joan nintzen. Gehienbat “cask“-etan zerbitzatzen ziren garagardoak zituzten baina kupel normalak eta botilaren bat ere bazituzten.

 Arratsalde-gau oso interesgarria izan zen, garagardoak zein bertako giroa paregabeak izan baitziren.

Ingalaterrako enpresen garagardoak zeuden gehienbat baina atzerrikoren bat ere aurkitzeko aukera izan nuen.

photo

Ingalaterran garagardo bat eskatu aurretik probatzeko aukera ematen dizute, hori aprobetxatuz eta “zurito” tamainako garagardoak eskatuz, hamaika garagardo desberdin dastatzeko aukera izan nuen, % 2,8 eta % 8,3 alkohol bolumenean bitarteko garagardoak:

– Four (%4) Freedom Brewery                    – Table Beer (%2,8) The Kernel

– Raging Bitch (%8,3) Flying Dog                – Incubus (%4) Hopdaemon

– Shipwreck IPA (%6,5) Liverpool Organic   – Draft (%3,9) Marble

– Revival (% 3,8) Moor Beer                          – Hoppinness (%6,5) Moor Beer

– Old Freddie Walker (%7,3) Moor Beer       – Vluur & Vlam (%7,2) Marble

– Imperial Russian Stout (%7,9)

IMG_1218

IMG_1219

 

 

 

 

 

Garagardo potente dexente daude dastatu ditudanen artean, baina 3 azpimarratuko nituzke:

The Kernel enpresaren Table Beer, %2,8 alkohol bolumenean bakarrik du baina etiketan begiratu ezean sekula pentsatuko ez zenuen datua da. Cascade eta Stella lupuluak erabili dituzte,  dry-hopping -arekin baita, usain zoragarri eta bereizgarriak emanez. Nahiz eta beraien beste garagardoekin alderatuz hau ez hain orekatua izan (% 2,8-ko garagardo bat dela ezin ahaztu!!!), ahoan sakontasun pixka bat falta zaiola nabari baitzaio, benetan oso garagardo interesgarria iruditzen zait.

Old Freddie Walker (%7,3) porter garagardoa, txokolate eta kafe usainak, duen alkohol kopuru altua kontutan hartuta hau ez da hainbeste nabari, oso errez edaten da eta bukaera garbia du.

Eta bukatzeko Marble enpresaren Draft (%3,9), alkohol gutxi, usain eta zapore festa, garagardo orekatu eta oso sendo bat izanik.

Jaialditik etxera joan nintzenean egindakoak elkarbanatuko ditut bihar zuekin! 😉