Garagardo jaialdi txiki batetako kontuak

Joan den ostiralean Londresko pub batetan ospatzen zen artisau garagardo jaialdi batetara joan nintzen. Gehienbat “cask“-etan zerbitzatzen ziren garagardoak zituzten baina kupel normalak eta botilaren bat ere bazituzten.

 Arratsalde-gau oso interesgarria izan zen, garagardoak zein bertako giroa paregabeak izan baitziren.

Ingalaterrako enpresen garagardoak zeuden gehienbat baina atzerrikoren bat ere aurkitzeko aukera izan nuen.

photo

Ingalaterran garagardo bat eskatu aurretik probatzeko aukera ematen dizute, hori aprobetxatuz eta “zurito” tamainako garagardoak eskatuz, hamaika garagardo desberdin dastatzeko aukera izan nuen, % 2,8 eta % 8,3 alkohol bolumenean bitarteko garagardoak:

– Four (%4) Freedom Brewery                    – Table Beer (%2,8) The Kernel

– Raging Bitch (%8,3) Flying Dog                – Incubus (%4) Hopdaemon

– Shipwreck IPA (%6,5) Liverpool Organic   – Draft (%3,9) Marble

– Revival (% 3,8) Moor Beer                          – Hoppinness (%6,5) Moor Beer

– Old Freddie Walker (%7,3) Moor Beer       – Vluur & Vlam (%7,2) Marble

– Imperial Russian Stout (%7,9)

IMG_1218

IMG_1219

 

 

 

 

 

Garagardo potente dexente daude dastatu ditudanen artean, baina 3 azpimarratuko nituzke:

The Kernel enpresaren Table Beer, %2,8 alkohol bolumenean bakarrik du baina etiketan begiratu ezean sekula pentsatuko ez zenuen datua da. Cascade eta Stella lupuluak erabili dituzte,  dry-hopping -arekin baita, usain zoragarri eta bereizgarriak emanez. Nahiz eta beraien beste garagardoekin alderatuz hau ez hain orekatua izan (% 2,8-ko garagardo bat dela ezin ahaztu!!!), ahoan sakontasun pixka bat falta zaiola nabari baitzaio, benetan oso garagardo interesgarria iruditzen zait.

Old Freddie Walker (%7,3) porter garagardoa, txokolate eta kafe usainak, duen alkohol kopuru altua kontutan hartuta hau ez da hainbeste nabari, oso errez edaten da eta bukaera garbia du.

Eta bukatzeko Marble enpresaren Draft (%3,9), alkohol gutxi, usain eta zapore festa, garagardo orekatu eta oso sendo bat izanik.

Jaialditik etxera joan nintzenean egindakoak elkarbanatuko ditut bihar zuekin! 😉