Koka landareaz eginiko garagardoa ekoiztu dute Bolivian

Boliviako herri edo hiri askotan “soroche” bezala ezagutzen den gaitza pairatzen du bertara inguratzen diren bisitari askok hauen altitudea dela eta.

Andeetako biztanleen artean hedatua dago koka landarearen hostoak murtxikatzea altitudeak sor ditzakeen efektuei aurre egiteko. 3600 metrotara kokatua dagoen La Paz hiriburura inguratzen diren bisitariek ere koka infusioak hartu ohi dituzte goraino igo aurretik “soroche”-ari aurka egiteko.

kokagarag

Egarria eta altitudearen “gaitza” ez pairatzeko alternatiba bat gehiago dago orain, Boliviako garagardo ekoizle batek kokaina egiteko erabiltzen den Koka landare berberaren hostoez eginiko garagardo bat ekoiztu baitu.

Ch´ama du izena garagardoak eta Sucre-n kokatua dagoen Cerveceria Vicos garagardotegia da ekoizlea. Ura, malta, lupulua, legamia eta beratze prozesuan gehitutako koka landare hostoez ekoizten dute, iragazpen eta pasteurizaziorik jasan gabe. % 5 alkohol bolumenean duen azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat da, garizko garagardo alemaniarren zapore antzekoa omen duelarik. Koka landare hostoaren zapore eta usainak ere nabari direla dirudi.

1000 litro inguru ekoizten dituztela diote eta garagardoa Boliviako herri desberdinetan saltzen dute.

Gross garagardoa ate joka!

Donostian txokoak astintzen hasi den Gross garagardoa dugu izpide gaur blogean. BrewGross Company izena duen enpresa lehenengo urratsak ematen hasi da duela hilabete inguru Gross bezala ezagutzen den % 5 alkohol bolumenean duen anbar koloreko Amerikar Pale Ale estiloko garagardo bat kaleratuz. Andoni Galdos donostiarra da proiektu hau martxan jarri duena.

gross

Garagardoaren errezeta berak garatu du Donostian duen “laborategi” txiki batetan froga desberdinak eginez. Pilsner eta melanoidin malta dira azukre iturri bezala erabili dituenak eta lupuluei dagokionez, Summit eta Cascade izan dira aukeratuak.

Proiektuari hasiera eman dion garagardo honetaz gain badira iada beste hiru Iruinean ekoiztu dituzten garagardoak: Gross Citra, Gross Blackbeard eta kolaborazioz Bidassoa Basque brewery-ren fabrikan ekoiztua izan den Hop hunters.

Donostian antolatu diren ekintza desberdinetan partu hartu du iada Gross-ek, eta beraien hitzetan, bertan edateko garagardo bat izatea da asmoa.

Localbier.com artisau garagardo bilatzalean ageri dira Gross-ek Donostian dituen salmenta puntuak.

1006245_544632588907270_1291961939_n

SAILKAPENA: Porter

Porter estiloko garagardoa 1722. urtean ekoiztu zuen lehen aldiz Londresen R.Harwoord izeneko garagardogile batek. Izen hori eman zioten garai hartan portuetan itsasontzietako materiala edo merkantzia deskargatzen zuten langileen artean (“porter” bezala ezagutzen ziren) izan zuen harrera ona dela eta.

Garagardogile hau XVIII. mende hasieran grifoetan eskaini eta 3 garagardo desberdinen nahasketaz (2 garagardo “gazte” eta suabe eta potente bat) egiten zen garagardoan oinarritu zen gaur egun porter bezala ezagutzen den garagardoa ekoizteko.

sailkapena

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11 – 14,7 ºPlato artean

Malta: Pale Ale malta edo Mild ale malta oinarri bezala eta crystal eta malta beltzen arteko maltak ehuneko txikian. Ez da txigorturiko garagarrik erabiltzen, hau stout estiloko garagardoen bereizgarri da, baina ez porter-ena.

Kolorea: Beltz kolorekoak dira, 60 EBC-tik gora dutelarik.

Alkohola: % 5 – 6,5 bolumenean

Lupulua: Mikatztasun ertain-altua izan ohi dute garagardo hauek, lupulu usainak gutxi edo zerbait nabari daitezkeelarik. 

Gorputz ertain-altua eta maltaren gozotasuna (crystal eta caramel malten erabileragatik) ahoan. Malta beltzen erabilera dela eta,  txigorturiko malta gustua eta malta mota hauei loturiko mikatztasuna ere izan ohi dute. Malta txigortu usaina da protagonista. “Dry hopping” praktika sarri egiten da ekoizpen prozesuan.

biere-anchor-usa-porter-56-bouteille-355-ml-[1]

“Anderson Valley”ren Porter-a, “Sierra Nevada” Porter, “Anchor” Porter eta “By The Horns”-en Lambeth Walk Porter-a dira estilo honetako adibide batzuk.

Brown Porter azpiestilo bat ere badago, baina beste batetan ikusiko dugu hau, gaurkoan porter (edo Robust porter) bezala ezagutzen den estiloarekin nahiko dugu eta.