SAILKAPENA: Porter

Porter estiloko garagardoa 1722. urtean ekoiztu zuen lehen aldiz Londresen R.Harwoord izeneko garagardogile batek. Izen hori eman zioten garai hartan portuetan itsasontzietako materiala edo merkantzia deskargatzen zuten langileen artean (“porter” bezala ezagutzen ziren) izan zuen harrera ona dela eta.

Garagardogile hau XVIII. mende hasieran grifoetan eskaini eta 3 garagardo desberdinen nahasketaz (2 garagardo “gazte” eta suabe eta potente bat) egiten zen garagardoan oinarritu zen gaur egun porter bezala ezagutzen den garagardoa ekoizteko.

sailkapena

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11 – 14,7 ºPlato artean

Malta: Pale Ale malta edo Mild ale malta oinarri bezala eta crystal eta malta beltzen arteko maltak ehuneko txikian. Ez da txigorturiko garagarrik erabiltzen, hau stout estiloko garagardoen bereizgarri da, baina ez porter-ena.

Kolorea: Beltz kolorekoak dira, 60 EBC-tik gora dutelarik.

Alkohola: % 5 – 6,5 bolumenean

Lupulua: Mikatztasun ertain-altua izan ohi dute garagardo hauek, lupulu usainak gutxi edo zerbait nabari daitezkeelarik. 

Gorputz ertain-altua eta maltaren gozotasuna (crystal eta caramel malten erabileragatik) ahoan. Malta beltzen erabilera dela eta,  txigorturiko malta gustua eta malta mota hauei loturiko mikatztasuna ere izan ohi dute. Malta txigortu usaina da protagonista. “Dry hopping” praktika sarri egiten da ekoizpen prozesuan.

biere-anchor-usa-porter-56-bouteille-355-ml-[1]

“Anderson Valley”ren Porter-a, “Sierra Nevada” Porter, “Anchor” Porter eta “By The Horns”-en Lambeth Walk Porter-a dira estilo honetako adibide batzuk.

Brown Porter azpiestilo bat ere badago, baina beste batetan ikusiko dugu hau, gaurkoan porter (edo Robust porter) bezala ezagutzen den estiloarekin nahiko dugu eta.