EKOIZLEEN TXOKOA: “Garagardo artesanalaren boom-a” (Jon Etxeandia)

Gaur atal berri bat estreinatzen dugu. “Ekoizleen txokoa” du izena eta bertan Euskal Herriko garagardo ekoizle desberdinek garagardoaren munduaren inguruan gurekin partekatzeko dutena argitaratuko dugu.

”  Garagardo artesanalaren boom-a         Egilea: Jon Etxeandia (Etxeandia)

Garagardo artesanalaren boom’a Euskal Herrira gatozku. Normala denez hasieran gauzak nahastutak izaten dira. Ekoizleei, okertu baino lehenago, esku hartzea komeni zaigu.

Mugimendu berria da. Jende gazteak bultzatuta, horrek dakarren gauza on eta txar guztiekin. Erregulatu gabea, eta legezko ekoizle gitxi, txiki eta oso banatuak dituena, koordinazio arazoak ditugularik.

Hau idazten dudan egunean, neu dakidala, Euskal Herriko ekoizle bakarrak honakoak gara:

   Araban: Baias eta VG

   Nafarroan: Naparbier

   Gipuzkoan: Pagoa eta Olañeta

   Iparralden: Etxeko Bob’s Beer, Akerbeltz, Belharra (¿), Oldarki (fabrika Pau’n dago).

   Bizkaia: Etxeandia

Erronka propioak (ez bakarrak) ditugu:

  1. Legea Espainian, ez dago ekoizle txikien neurrira eginda. Legezko ekoizle izateko, fabrika handiei eskatzen zaien baldintza berberak bete behar dira. Europako beste herrialdean (Frantzian kasu) ekoizle txikiek lege propioak dituzte, legeak produkzio txikiak babesten ditu. Administrazioarekin badogu lana pendiente…
  2. Garagardo ekoizketara hurbiltzen den jende gaztea dakarren esperientzi falta, idealizazioa eta atzerriko modeloen eredua, erronka gogorrak planteatuko dizkigu ekoizleei hemendik laburrera.
  3. Komertzializazioa. Gero eta konbentsituagoa nago, ekoizleek akabuko bezeroarekin (kontsumitzailearekin) zuzenean lan egiteko hordagoa egin behar dogula. Horretarako onena elkar batzea da. Gure artean eta baita beste produktu mota batzuen ekoizleekin ere bai. Lan handiz Euro batean merkaturatzen dogun botila, denda eta tabernetan 2,5 €-3€’tan ikustea min handia emoten dau.

Ohar berezia egin behar dut, aurreko 2.n puntuaren inguruan.

Bi fenomeno arduratuta gauzkate:

 a)      Garagardogile klandestinoak: garagardoa etxean egin eta komunikazio bide    berriak erabiliz kasu batzuetan, kultur eta kirol taldeak beste batzuetan, talde mugatu batean produktua banatzen dituztenak.

b)      Birsaltzaile/errebenta: Fabrikarik izan ez eta beste fabrika bateri erosten diote garagardoa euren etiketa jarriz. Kasu gehienetan bertoko produktu bezala aurkezten dute, hemendik kanpo ekoizten den arren. Hauei “Nomada” bezala ezagutzen zaie garagardogintzan eta “Revendedor” beste sektore guztietan.

c)      Aurreko bi kasuen nahasketa arriskutsua: Errebendedore hauek, kasu gehienetan ere, legez kanpoko ekoizleak dira. Era nahasian euren etxean eginiko produktuak beste fabrika bati erositakoarekin merkaturatzen dute.

Ekimen bi hauek sektorea eta kontsumitzailea nahastu egiten dute. Kasu batzuetan produktua kalitatez eskaz merkaturatzen direlako, inbertsiorik ez eta beraz arriskurik ez dutelako. Beste kasu batzuetan produktua garesti merkaturatzen da errebendedorea ere irabazia nahi duelako.

Kaltetuak zeintzuk diren argi ikusten da:

Produktua (“Garagardo artesanala”) kaltetua suertatzen da: garesti itxura, kalitate eskasekoa, gezurrez betetako produktu mota.

Legezko ekoizlea: Legea bete ahal izateko lan, inbertsio eta zerga handiak ordaindu behar izan dituena, produktuaren irudia kaltetua ikusten du, konpetentzia desleiala. Merkatua nahastuta.

Kontsumitzailea: Bertoko produktu bezala saltzen zaio, kanpokoa dana. Ziurtasun sanitariorik gabeko produktua kontsumitzen du, bere osasunaren kalterako.

Gizartea: Euren lan, inbertsio eta zergen ordainketarekin, gizartea aberasten dituzten ekoizleak desagertzea gizartearen kalterako da.

Sektore agro-alimentarioaren beste esparru batzuetan aspalditik borrokatu da halako praktiken aurka (gaztagintza, eztigintza, sagardaua, …), elkarte, nekazal-sindikatu eta administrazioaren elkar-lanarekin. Urte askotan, gai hauen inguruan, egin den lan eskergari esker ekoizpen asko salbatu eta berriak sortzea lortu da.

Ekoizleak lana daukagu egiteko, lehen urratsa elkar hartu eta Euskal Herri mailan elkartea eratzea da.”

Mila esker zure hitzengatik Jon!!!

BITXIKERIAK: Bi garagardo batera edateko edalontzia kaleratu dute

Zihurrenik nire pentsamendu berbera eduki duzue… Bi garagardo dastatu nahi? Ba bi edalontzi eskatu eta kitto! Baina “Pretentious Beer Glass” enpresak horrela pentsatu ez duela dirudi, eta bi garagardo (edo edozein beste bi edari…) edalontzi berean edukitzeko izan zuten ideia egia bihurtu dute.

Vaso+de+cerveza Vaso+de+cerveza2

 

 

 

 

Argazkietan ikusi dezakezuen bezala, beheko aldean edari bakoitzak bere edukiontzia du eta goikaldean iada bat egiten da.

Dirudienez, edalontzia internet bidez jarri dute salgai eta 26,58 euro balio ditu!

 

 

*Argazkiak eta inforamzioa: www.24horas.cl

MALTA MOTAK: Brown malt edo malta marroia

Tradizionalki, haritz egurrez eginiko su batean azkar berotutako Pale Ale malta bat da, bi ordu inguruz mantentzen dutena kolore marroixka bat lortu arte.

Sample Image - Brown Malt

Ezaugarri nagusiak

Kolorea: 110- 170 EBC bitarteko kolorea du

Erabilera: 1750. urterarte malta protagonista zen Porter estiloko garagardoetan, brown ale garagardoak ekoizteko oso egokia da.

Ehunekoa: Malta etxearen arabera, baliteke malta bera gai ez izatea bere almidoia hidrolizatzeko, hortaz kargaren ehuneko erabilera kasu bakoitzean ikusi beharko litzateke.

Emaitzak: Kafe zapore suabe ukitu bat lortzen da.

Etxean garagardoa egiten duzuenok, erabili al duzue noizbait malta hau?

www.localbier.com artisau garagardo bilatzailearen inguruko berriak!

Localbier artisau garagardo bilatzailearen proiektua martxan jarri zela komentatu genuen Maiatzean. Garagardozaleoi, gugandik gertuen dauden artisau garagardo saltzaileak (dendak, tabernak eta jatetxeak) aurkitzeko aukera ematen digu. 

Ordutik hona denboratxo bat pasa da eta bizitzan gertatu ohi den bezala, Localbier.com-ek ere eboluzio bat jasan du denbora honetan. 

Aldaketa azpimarragarrienak aipatuko ditugu:

– Salmenta puntua  taberna, denda edo jatetxea den desberdintzen da ikono batez.

Fabrikak ere kolore desberdineko ikono batez azaltzen dira iada bilaketa gertutik batenbat egonez gero.1

– Salmenta puntuak eskaintzen dituen bertako artisau garagardo markak zein diren adierazten da markaren logo txiki batez (bertan klik eginda informazio gehiago jasotzen da ekoizleari buruz.

2

– Erabiltzaileok salmenta puntuen inguruko aipamenak egin ditzakegu behin erregistratu ondoren.

Twitter eta Facebook kontuak sortu dituzte eta estatu mailako artisau garagardo sektorearen inguruko informazioa partekatzen da.

Blog bat sortu da, non bilatzailearen funtzionalidadearen inguruko berriak jorratuko dira. Horretaz gain, artisau garagardoaren inguruko proiektu zein antolatzen diren ekintza desberdinen berri emateko erabiliko da plataforma hau.

Egunero salmenta puntu berri gehiago ageri dira, baita Euskal Herrian ere.

Artisau garagardoa saltzen den tabernaren bat ezagutzen baduzu, proiektua aberatsgarriago egiten lagundu zenezake !!!

Ondo izan!!!