Localbier bilatzailea “irekia” da gaurtik aurrera

Localbier artisau garagardo bilatzailearen inguruko berri bat dakarkigu. Gaur Holandako kontuekin jarraitzeko asmoa genuen baina artisau garagardo zaleontzat oso garrantzitsua iruditzen zaigun berri bat ematea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

Localbier bilatzailea “irekia” da gaurtik aurrera, hau da, erabiltzaileok salmenta puntu zein ekoizle berriak bilatzailean sartu eta eguneratzeko aukera dugu.

Komunitatea izango da erailtzaile desberdinen ekarpenekin bilatzailea eguneratua mantenduko duena. Hau oso interesgarria dela iruditzen zaigu, komunitatea proiektuaren ardatz bezala kokatzen delako eta eguneratuagoa den tresna bat lortuko delako.

Norberak bere herrian/hirian ezagutzen dituen artisau garagardo salmenta puntuak sartzean, herria ezagutzen ez duen beste edonori artisau garagardoa lortzeko toki interesgarriak ezagutzera ematen dizkio.

Honen inguruko informazio gehiago Localbier bilatzaileak idatzi duen blogeko sarreran aurki dezakezue: www.localbier.com/es/blog

Egun ona izan!

Never-Stop tabernaren 2. urteurren festa larunbat honetan Donostian

Never-Stop tabernak bere II. urteurren jaia ospatuko du larunbat honetan (Maiatzak 17).

Lekua: Errege Katolikoak 6 , Donostia (Tabernan bertan)

Data: Maiatzak 17 Larunbata

Bi garagardo grifo berri izango dituzte egun honetan, larunbatetik aurrera guztira grifoko 10 garagardo desberdin edateko aukera izango delarik!!! Embedded image permalink Grifo berrietako batetan Westbrook IPA garagardoa egongo dela larunbatean aurreratu dute!

Ondo pasa bertara gerturatzen zareten guztiok!

ANTXOBERFEST 2014 garagardo festa Maiatzak 8-9-10 Pasai Antxon

Antxoberfest garagardo jaialdia berriz ere gure artean da. Ostegun honetan (Maiatzak 8) emango dio hasiera eta larunbat arte iraungo du. Iada hirugarren urtea du aurtengoa Pasai Antxon ospatzen den Antxoberfest jaialdiak, eta ohiko moduan ekintza ugari dakartza.

Ordutegia: Osteguna   19:00 – 24:00

Ostirala       19:00 – 02:00

Larunbata   11:00 –Itxi arte

Kokalekua: Gure Zumardia plazan (Pasai Antxo)

Behean ikusten duzuen Antxoberfest 2014 egitarauan dituzue hiru egun hauetan zehar antolatuta dauden ekintzak.

Garagardoak 

– Bit bruger (Alkoholik gabekoa )                           – Naparbier ZZ+ (Nafarroa)

-Naparbier Pale Ale (Nafarroa)                              – Kwak ( Anbar, Belgika)

– Tripel Karmeliet ( Strong Pale Ale, Belgika)       – Krombacher Dunkel (Txigortua, Alema.)

St. Bernardus Pater  (Dubbel, Belgika)               – Gulden draak (Belgika)

– Blanche de Brabant  (Garizko belgikarra)            – Palax (Errioxa)

– Weihenstephaner heffe eta Dunkel (Garizkoak, Alemania)

– Olañeta Rubia eta Tostada (Errenteria, Gipuzkoa)

Garagardoei dagokionez ere aldaketa interesgarri batzuk ditugu aurreko urtearekin alderatuz: Blanche de Brabant, St. Bernardus Pater, Olañeta-ren Rubia eta Tostada, Naparbier ZZ+, Naparbier Pale Ale eta errioxako Palax. Azken bost garagardo hauek www.localbier.com artisau garagardo bilatzailea erabiliz aurki ditzakezue gure inguruko taberna eta dendetan.

Garagardo desberdinak edatean, garagardo suabe edo neutroenetatik hasi, eta fuerteago eta usaintsuagoak direnak ondoren edatea gomendatzen da, alderantziz egin ezkero, ahoan eta sudurrean geratzen diren usain fuerteagoek garagardo suabegoen ezaugarriak bereiztea zailtzen baitu.

Aurten ere alkohol kopuru handiko garagardo desberdin asko dagoenez, kontuz edatea gogogorarazten dizuegu. Biharamuna gutxitu edo sahiesteko, blogean eman genituen aholkuak irakurri ditzakezue.

Eskainiko den janaria:

– Ukondoa, patatekin

– Saltxitxak, patatekin

– Alio-oli patatak