DRY STOUT

Irlandar estiloko Dry Stout motako garagardoak azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo beltzak dira, Schwarzbier estiloko garagardoak ez bezala, hauek oineko hartziduraz ekoizten baitira.

Irlandako Porter garagardoen garapen bat da Stout estiloko garagardoa. Porter garagardoa gero eta fuerteagoa egiten zen ahala, “Stout Porter” bezala izendatzen hasi zen. Stout izenak “gorputz handia” esan nahi du, garagardoaren gorputz handiagoarekin erlazionatzen zena. Zenbat eta indartsuagoa egin Porter-a, “Extra Stout Porter”, “Imperial Stout” etab. bezala ezagutzen ziren garagardoak.

XIX. mendearen erdialdera Irlandako edari nazionala bilakatu zen eta ekoizle askok “Porter” hitza kendu zioten

Murphy’s Stout

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  9,5 -12 ºP

Malta: Garagar malta argiak eta %10-20 malta ilunak edo karamelu maltak, kolore asko ematen diotena garagardoari. Malteatu gabeko garagar txigortua ere erabiltzen da batzutan (Guinnes-en kasuan bezala adibidez).

Kolorea: > 80 EBC , beltzak.

Alkohol edukia: % 3,8 – 5 bolumenean.

Lupulua: 40 IBU inguruko garratztasuna. Nahiko garratzak egiten dituena.

Dry Stout garagardo batetan malta eta karamelu flabore leun bat nabari daiteke hasieran. Erabili den garagar txigortua dela eta, izaera lehor-txigortu bat du. Ez da ia lupuluaren usainik nabari, kafe, txokolate eta malta txigortuaren usainak izanik nabarienak. Gorputz ertaina du eta bere apar egonkor eta kremotsua da garagardo honen ezaugarri bereizgarrietako bat. Nitrogenoa erabili ohi da askotan garagardo hauek kañeroetan zerbitzatzean, aparrari kremotsu ezaugarria ematen diona sortzen dituen burbuila txikiagoengatik.
Guinness da estilo honetako garagardo gehien saltzen dituen enpresa, zeinek 19 bertsio desberdin egiten ditu, garagardoa salduko den herrialdearen arabera.

BITTER ALE

Sailkapena ataleko azkeneko sarrera Alemaniako Kölsch garagardo motari buruz izan zen eta oraingoan Alemania utzi eta Ingalaterra aldera joko dugu, bertako Bitter Ale garagardoa hobeto ezagutzeko asmotan.

“Ale” bati buruz ari gara, baina Pale Ale garagardoak baina ilunagoak izaten dira (ez guztiak), hauek baino gorputz gutxiago baina garratztasun handiagoa dutelarik.

Harviestoun Bitter

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  9 -13 ºP

Malta: Garagar malta arruntak eta gehienezko %10-15 malta bereziak. Beste zereal mota batzu ere erabiltzen dira batzutan.

Kolorea: 15-30 EBC , urre ilun eta kupre kolore bitartekoak dira normalean.

Alkohol edukia: % 4 – 5,5 bitartean .

Lupulua: 25-40 IBU tarteko garratztasuna bilatzen da lupulu gehiketarekin. Garratztasuna ematen duten lupuluak eta lupulu usaintsuak erabiltzen dira. “Dry Hopping”-a ere egiten da batzutan (Lupulua heltze ontzietan gehitzea da, baina azalduko da hau aurrerago blogean).

Garagardo hauek normalean tabernetako kupeletarako (cask conditioned) egin ohi dira baina botilak saltzen dituzten enpresak ere badaude. Alkohola ez da oso nabaria izaten eta lupuluaren lore usainak maltaren usainei gainentzen zaie.
Hiru Bitter Ale mota aurki ditzakegu, jatorrizko dentsitatearen arabera (Eta ondorioz, alkohol edukiaren arabera) sailkatzen direlarik:
  – Ordinary Bitter: Dentsitate gutxiko muztioez ekoiztuak.
  – Best edo Special Bitter: Dentsitate ertainekoa.
  – Extra Special Bitter edo Strong bitter:  Dentsitate altukoak, batzuetan Pale Ale garagardoekin nahastu daitezkeelarik.

KÖLSCH GARAGARDOA

Kölsch garagardo estiloa Alemaniako Kolonia hirian ekoizten eta edaten den Pale Ale garagardo bat da. Legalki, Kolonian eta inguruko garagardo fabriketan bakarrik ekoiztu daitekete Kölsch garagardoa, jatorrizko izendapena duen garagardo bakarrenetakoa izanik. Hiri honetan gehien edaten den garagardo mota da eta garagardo fabrika txiki asko aurki ditzakegu (milioi bat biztanleko hiri bat da).

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  11-11,6 ºP

Malta: Garagar malta eta gehienezko %20-ko garizko malta ere eduki ditzake.

Kolorea: 7-11 EBC , hori argia.

Alkohol edukia: % 4,9 -5,1 bitartean .

Lupulua: 16-35 IBU tarteko garratztasuna.

20 cl-tako edalontzi estuetan zerbitzatu ohi den garagardo oso argi bat da, egun beroetarako oso egokia dena. Edateko oso erreza, malta usainak nabarmendu daitezkeelarik.

INGALATERRAKO PALE-ALE GARAGARDOAK

Ingalaterran iraultza industriala iritsi zen arte ekoizten ziren garagardo guztiak  ilunak izan ohi ziren. Ordutik aurrera argiagoak ziren PALE ALE izeneko garagardoak ekoziten hasi ziren, anbar kolorekoak zehatzago esanda.

Burton Upon Trent inguruan, ipar Ingalaterran eta Ingalaterra erdialdean oso hedatua dago garagardo mota hau. Botilan zerbitzatu ohi da, eta ez kupeletan.

London Pride Pale Ale garagardoa

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea:  11 ºP

Malta: Garagar malta argi eta txigortua erabiltzen dira.

Kolorea: 15-30 EBC , kobre-anbar kolorea.

Alkohol edukia: % 4-5 bitartean .

Lupulua: 20-25 IBU tarteko garratztasuna bilatzen da lupulu gehiketarekin.

Garagardo hau ekoizteko Karbonato kaltziko asko duen ura erabiltzen da, garagardoaren lehortasun sentsazioa handitzen duena. Zapore metaliko pixka bat nabari dezakegu garagardo honetan, malta argi eta txigortuen usain eta zaporeak ere garagardo honen bereizgarri izanik.