Joan den astean aurkeztu genituen Pilsen taldeko garagardoak. Bi azpitalde bereiziz :
– Bohemian Pilsen garagardo txekiarrak
– Alemaniar erako Pilsen-ak
PILSEN URQUELL garagardoa Bohemian Pilsen bat da.
Pilsner Urquell garagardoa |
Jatorria: Pilsen, Txekiar errepublika
Hartzidura mota: Oineko hartzidura
Malta: Moravia eta Bohemia (Txekiar errepublika) herrietako garagarraz eginiko malta erabiltzen da.
Lupulua: Saaz lupulua, 40 IBU-ko garratztasuna lortuz.
Kolorea: Argia.
Alkohol edukia: % 4,4 bolumenean.
Pilsen alemaniarrekin konparatuta, malta zapore handiagoa du garagardo honek, Bohemian Pilsen garagardoek izan ohi duten bezala. Lupulu eta espezia usainak nabariak dira, pilsen garagardo bat izateko, nahiko aromatikoa egiten dutenak. Pilsen alemaniarrak baino garratzagoa da.