GARAGARDO BEROA ETA EZTIA, HOTZERIAREN AURKA

Alemanian asko dira hotzeriari aurka egiteko garagardo beroa eta eztia gomendatzen duten aiton-amonak. Azken egun hauek benetan hotzak izan direnez, lagungarri suerta dakizuekeen erremedio bat dakarkizuet.
Prestaketa: Garagardo botila bat hartu eta lapiko batean garagardoa berotzen jarri, egosten utzi gabe. Behin garagardoa berotuta, 2-3 goilarakada ezti gehitu dizkiogu eta gutxinaka edaten joango gara.
Ohera sartzeko asmoa dugunean hartu behar da, lotara joan baino lehen. Garagardoak duen alkoholak lo egiten laguntzen du eta eztiak eztula arintzen du. Gainera, garagardo beroak gauean zehar gehiago izerditzen laguntzen du, gorputzari hotzeriri aurre egiten laguntzen diona.
Ez pentsa garagardo hotz baten antzeko zaporea duenik, egia esan, nahiko zapore “txarra” duela esan daiteke, baina hotzeriaren sintoma leunen aurka egiteko modu ona izan daiteke. Argi dago hau ez dela umeei ematea gomendatzen, duen alkohol edukiagatik, eta sukarra edo benetako gaizkiegona sumatu ezkero, medikuarekin harremanetan jartzea izango litzateke hoberena.

GARAGARDOA ETA OSASUNA

Garagardoa edari alkoholiko bat dela jakina da, eta kontsumitzean modu arduratsu batean egin behar da. Hala ere, nahiz eta edari alkoholiko bat izan, ezin da beste edari batzuekin (ardoa, patxarana, sagardoa, ron-a…) konparatu, garagardoaren alkohol edukia hauena baino askoz txikiagoa baita, normalean % 5-eko alkohol bolumena izanik.

Agian ez da hain ezaguna, baina garagardoa elikadura osasuntsuaren piramidean dagoen elikagai bat da. Egunean edalontzi 1-2, eta ahal bada janariaz lagundua, edanez gero, osasunean onurak izan ditzake. Gizonen kasuan 2 edalontzi gehienez eta emakumeen kasuan edalontzi bat gehienez gomendatuz.

Hori bai, medikamenturik hartzen ari bazara, haurdun bazaude edo gidatzeko asmoa izanezkero, ezingo litzateke alkoholik kontsumitu. Gainera, gehiegizko kontsumo bat kaltegarri izan daiteke osasunarentzat.

Elikadura osasuntsuaren piramide

Jarraian, garagardoak dituen nutrizio onurak azaltzen dira:

Eduki kaloriko baxua: Garagardo baten kaloria edukia esne erdigaingabetu baten berdina da. Gainera, potasio eta sodio eduki altua dela eta, diuretikoa da, organismoa garbitzen lagunduz.

Konposatu proteikoak: Garagardoak 30 mineral baino gehiago ditu, hauen gehiengoak garagar malteatuan jatorria izanik.

Bitaminak: B taldeko bitamina garrantzitsu guztiak ditu, A, D eta E bitaminak edukitzeaz gain.

Gas karbonikoa: Garagardoak gas karbonikoa du, 0,5 gr. 100 gramoko gutxi gora behera. Garagardo naturaletan eduki hau zertxobait baxuagoa da. Gas karboniko honek digestioan laguntzen du.

Polifenolak: Garagardoak polifenolak ditu, zirkulazioko gaixotasunetan onuragarri direnak.

Garagardoaren onurak modu ezin hobean aprobetxatu ahal izateko, kontsumo arduratsu bat ezinbestekoa da.

Gehiegizko kontsumoak edo kontsumo ez arduratsu batek ondorio oso larriak ekar ditzake osasunarentzat, gorputzeko organu eta sistema desberdinetan negatiboki eragina izanik epe luze eta laburrean. Minbizi desberdinen sorreran eragina izan dezake adibidez.