BOCK GARAGARDOAK

Bock izenak zihurrenik Einbeck hiriburuko Einbeck garagardo fabrikan du jatorria, Alemania iparraldean, garagardo mota honen sorterria.

Hasiera batean azaleko hartziduraz ekoizturiko garagardo bat zen, garagar eta gari maltak nahastuz eginikoa, gaur egun ordea oineko hartziduraz ekoizturiko garagardo taldeen barnean dago.

 
Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 16 – 17

Malta: Urteko lehen garagar eta gari uztak erabiltzen dira malta egiteko, eta ondoren malta hau garagardoa egiteko (garagardoa neguan ekoizteko)

Samuel Adams

Kolorea: 8 – 13 edo 45 – 100 EBC

Alkohol edukia: % 6 – 7,5  tartean.

Sasoiko gargardo bat izan ohi da eta bere konposaketa aldakorra izan daiteke:

– Maiatzeko “Bock”-a argiagoa, garratzagoa eta gorputz gutxiagokoa da.

– Neguko “Bock”-a aldiz, ilunagoa, gorputz gehiagokoa eta ez hain garratza da.

Azkar zahartzeko harriskua dute garagardo mota hauek.

PILSNER URQUELL

Joan den astean aurkeztu genituen Pilsen taldeko garagardoak. Bi azpitalde bereiziz :

– Bohemian Pilsen garagardo txekiarrak

– Alemaniar erako Pilsen-ak

PILSEN URQUELL garagardoa Bohemian Pilsen bat da.

Pilsner Urquell garagardoa

Jatorria: Pilsen, Txekiar errepublika

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Malta: Moravia eta Bohemia (Txekiar errepublika) herrietako garagarraz eginiko malta erabiltzen da. 

Lupulua: Saaz lupulua, 40 IBU-ko garratztasuna lortuz.

Kolorea: Argia.

Alkohol edukia: % 4,4 bolumenean.

Pilsen alemaniarrekin konparatuta, malta zapore handiagoa du garagardo honek, Bohemian Pilsen garagardoek izan ohi duten bezala. Lupulu eta espezia usainak nabariak dira, pilsen garagardo bat izateko, nahiko aromatikoa egiten dutenak. Pilsen alemaniarrak baino garratzagoa da.

PILSEN GARAGARDOA (I)

Garagardo mota hau Pilsen (Bohemia) hirian XIX. mendea baino lehenago ezagutzen zen.

Merkaturatu zen lehenengo Pilsen garagardoa Praga-ko “U Primasu” garagardotegian ekoiztu zen 1840. urtean.

1841. urtean, alemanian ekoizturiko garagardoen % 10-a, oineko hartziduraz ekoizten ziren. 1850. urtean Europa osoan zehar edatzen da.

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Jatorrizko dentsitatea: 11,3 -12,2

Malta: Pilsen malta % handiena, beste malta mota batzuk ehuneko txikian erabili ahal izanik.

Kolorea: 4,5 – 10 EBC

Alkohol edukia: % 5 inguruan.

Garagardo argiak izan ohi dira eta oso lehorrak ere. Erabiltzen den lupuluak oso garrantzi handia du, berak ematen dizkion garratztasuna eta usain bereizgarriak direla eta.

Gaur egun mundu osoan zehar gehien edaten den garagardo mota dugu.

Bi azpi-talde bereiz ditzakegu:

  – Bohemian Pilsner (edo Txekiar estiloko Pilsner-a. Adibid: Pilsner Urquell… )

  – Alemaniar erako Pilsner-ak.

Bi azpitaldeen arteko bereizgarritasunak zein diren hurrengo batean ikusiko ditugu.

Edateko edalontzi egokia Pilsen edalontzi bat izango litzateke.