KILKENNY IRISH BEER

Aurreko astean irlandako Ale gorriak ikusi genituen eta gaurkoan talde honetako garagardo marka konkretu bat aurkeztuko dugu.

Kilkenny Ale gorria

Jatorria: Kilkenny, Irlanda

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura

Malta: Garagar malta eta garagar malta txigortu portzentai bat.

Lupulua: 29 IBU-ko garratztasuna lortzen da gehitutako lupuluarekin.

Kolorea: Gorrixka, 27 EBC lortuz.

Alkohol edukia: % 4,3 bolumenean.

Garratztasun ertaineko Ale gorria, usainen artean, ogi txigortuarena nabarmentzen da, duen malta txigortua dela eta. Karamelu antzeko usainak ere nabari daitezke.

Barriletan zerbitzatzen denean, nitrogenoa da erabiltzen den gasa, oso apar krematsu bat sortuz, CO2-az botatzen diren garagardoekin konparatuz.