HISTORIA (VIII): VIII. Mendea

VIII. mendean, Carlomagnoren inperio alemaniarraren garaian, arteak, letrak eta nekazaritzak indar handia hartzen dute. Enperadoreak oso ezaguna den bere Capitulare-an (jarduera desberdinak legalki arautzen dira bertan), “garagardogilearen lanbidea babestu beharra dagoela” ohartaraziz.

Carlomagno

Aurreko atala:
420. urte inguruan

HISTORIA (VII): 420. urte inguruan

420. urte inguruko Hispania-ko garagardoari buruzko lehen erreferentziak existitzen dira. Paulo Orosio apezpikuak hurrengo hau idatzi zuen bere Iberiar Penintsulako Historia liburuan, erromatarrek Numantzian eginiko setioari buruz: “Setiatuek azkenean irteera bat egin zuten gariaz eginiko edari bat kantitate handietan edan ondoren. Edari belar batzuekin batera egosia zen, gari aleak busti eta lehortzen utzi ondoren”.

Aurreko atala:
IV. mendea

HISTORIA (VI): IV. mendea

300. urtekoak dira garagardoaz dauden aztarna zaharrenak. 1911. urtean aurkitu zen lokatzezko pitxar bat Alzey izeneko Alemaniako herri batean, barnean marroi koloreko sustantzia bat zuen. Sustantzia hori zer zen ikertu eta garagardoa zela konturatu ziren. 

IV. mendean eman zen inperio erromatarraren bukaera eta barbaroen inbasioa. Erdia aroaren hasiera ematen da garai honetan (Carlomagno, Bizancio, galiarrak, bisigodoak, arabiarrak…).

Aurreko atala:
I. mendea