Lupulu konoak |
1160. urtean hurrengo esaldia idatzi zuen Santa Hildegarda Abadesak bere Phisica-n:
Lupulu konoak |
1160. urtean hurrengo esaldia idatzi zuen Santa Hildegarda Abadesak bere Phisica-n:
1087. urtean Belgika eta Frantziako garagargo ekoizleen zaindari edo patroia jaio zen, San Arnaldo Soissonsgoa.
San Arnaldo Soissonsgoa |
Ustetan, gizon hau izan zen bere herritarrei errekako uraren ordez garagardoa edatea gomendatu ziena, eta hau dela eta heriotz ugari ekidin ziren, garai hartan erreka kutsatuta baitzegoen (inguruetako herrietako pertsona ugari hil zen errekako ur kutsatua edatearen ondorioz).
X. mendeari dagokionez, garai hartan garagardoarekin lotura zuten pare bat gauza azpimarragarri gertatu ziren Europan.
974. urtean adibidez, Otón II. enperadoreak Lieja hiriari garagardoa ekoizteko eskubidea eman zion.
Pixka bat iparralderago, eskandinaviar herrialdeetan iada oso harreman ona zuten garagardoarekin eta Haakon erregeak, honako hau agindu zuen: “Gabonetako jaialdian, gonbidatu guztiei garagardoa egiten erakutsiko zaie eta festak bukatu arte iraungo du”.
IX. Mendean izugarrizko garapena izan zuten monastegietako garagardo fabrikek. “Saint-Gall”-eko (Suitza) abadiako 820. urteko planoak existitzen dira. Garapen honek “Aquisgrán”-go kontzilioan garagardoaren erabilera arautzea eragin zuen, garai hartan 3 garagardo mota desberdin ekoiztuz:
– Prima Mellior: Fraide eta gonbidatu garrantzitsuentzat.
– Seconda: Apostoloaren tunbara zioazen erromesentzat.
–Última: Abadian gelditzen ziren oinezkoentzat.
Saint-Gall Abadia |
Garai honetan hasi ziren garagardoari zergak ezartzen.
Aurreko atala:
VIII. mendea