HISTORIA: XV. mendea

1422. urtean eratu ziren Europa iparraldeko herrialdeetan egoitza propioa zuten lehenengo garagardogileen sindikatuak.

Garai honetan Alemania iada “per capita” kontsumo altuena zuten herrialdeen artean zegoen. Martin Luther erreformistak honakoa idatzi omen zuen: “Alemania osoa dago mozkorkeriaz deabrututa; honen aurka predikatzen dugu baina gutxi aurreratzen da. Gaiztakeriak bere sustraiak oso sakonak ditu. Herrialde bakoitzak bere aingeru bihurria du eta deabru alemaniarra edaria da”.

Martin Luther
Bitxia bada ere, 1525. urtean Luther Catalina de Bora izeneko emakume batekin ezkondu zen, nor bere konbentuan garagardo ekoizle bezala aritzen zen lanean. 

Argazkia:  Scan by Carol Gerten-Jackson

HISTORIA (XIV): XIII.mende bukaera eta XIV. mendea

1270. urtean Marco Polok Txinan zehar bidaiatzen du eta bertan ikusi duen “vinum de riso” edariari buruz hitz egiten du bere kroniketan, herrialde honetan arroza erabiliz ekoizten zuten garagardoari buruz alegia.

XIV. mendean garagardoaren kontsumoak handia izaten jarraitzen du, idazle handiek honen inguruan idatzi dituzten testu eta liburuetako informazioak hori horrela dela pentsatzera ematen du gutxienez. Bocaccio idazleak (1353) adibidez behin baino gehiagotan egiten ditu garagardoarekiko erreferentziak bere idatzietan.

 

Aurreko atalean:

HISTORIA (XIII): XIII. mendea

Mende honetan lupulua (Humulus lupulus) garagardoari garratztasuna emateko eta hau denbora luzeagoz gordetzeko erabiltzen den landare nabarmenena bezala finkatzen da.

Lupulu landareak

Hain zen handia honen garrantzia garai hartan, Winceslao I. erregeak heriotz zigorra eta guzti ezarri  zuela “Bohemiaren mugetatik kanpo landare hain preziatu hau saltzen duenarentzat”.

Aurreko atalean:

HISTORIA (XII): XII. Mendea (II. Zatia)

Garai honetan,  monasterioetan ematen zen artisau ekoizpen batetatik ekoizpen komertzialago batetarako joera eman zen, garagardo ekoizleek monjeak ordezkatzen hasiz.
1188. urtean Ingalaterrako Henrike II. erregeak garagardoari ezarri zitzaion lehenengo tasa jarri zuen “Salanidoen aurka borrokatzen zuten Gurutzatuak hornitzeko helburuarekin“.
Urtebete beranduago garagardotegiak “harriz eraikiak eta paretak kareaz osaturik” egon behar zirela arautu zen.