GARAGARDOAREKIN SUKALDEAN: Txahalki albondigak Franziskaner Dunkel garagardo erara

Errezeta hau prestatzeko honako osagaiak behar dira:

   – 500 gr. haragi xehetu
   – 200 gr. tipula
   – Intxaur muscata
   – 5 cl. ozpin
   – 25 cl. Franziskaner Dunkel (Garizko garagardo ilun bat da hau)
   – Gatza eta piperbeltza
   – Irina

Franziskaner Hefe-Weissbier Dunkel



Prestatzeko behar den denbora: 40 bat minutu gutxi gora behera.

Zailtasuna: Ertaina

Prestaketa: Txahalkiarekin albondigak egin eta irineztatu. Ondoren, zartagian frijitu. Tipula ere frijitu eta lapikoan jarriko da. Albondigak lapikora gehitu eta hau guztia garagardo eta urez estali (garagardo eta ur kopuru berbera erabiliz). Intxaur moscata eta ozpina gehitu, eta gatza eta piperbeltza bota. 20 minutu inguruz egosten utziko da.

Zorte on!

Azkeneko errezeta:                                                  Hurrengo errezeta:
Perretxikoak garagardo erara                                Legatz-solomoa

GARIZKO GARAGARDO ALEMANIARRAK I

Joan den astean garagardoen sailkapen orokor bat egin ondoren, garagardo talde mota bakoitzaren berezitasunetan sakontzen hasiko gara, gaurkoan, garizko garagardo alemaniarrei buruz hitz eginez.

Sailkapena: Gaurkoan, Garizko alemaniarrak

Garagardo mota honetan, legami zepa bakarra erabiltzen da, berezko hartziduraz (Lambic, Gueze…) eta hartzidura laktikoz (Berliner Weisse)  ekoizturiko garizko garagardoetaz bereiziz.

Hartzidura mota: Azaleko hartzidura.

Jatorrizko dentsitatea: >11 º Plato *

Malta:  Gutxienez %50-ak gari malta izan behar du.


Kolorea: 8-14  EBC
25 – 60 EBC

Schneider Weisse

Garagardo bat garizko bezala izendatzeko, azukre iturri bezala erabiltzen den lehengaien %50-ak garia izan behar du derrigorrez.

Belgikako garizko garagardoak eta alemaniakoak bereizten dituen gauza garrantzitsuena, lehenengoek malteatu ez den garia erabiltzen dutela da, eta bigarrengoek malteatutakoa erabiltzen dutela.

Hartzidura 20-24 ºC artean ematen da.

Garagardo honen usain bereizgarriak “clavo” eta “platano” usainak izan ohi dira. Garagardo mota hau normalean oso karbonatatua izaten da (6-10 gr/l CO2), oso errefreskagarria egiten duena.



º Plato: 100 gr-ko zenbat gr. extraktu dituen adierazten du.

Jatorrizko dentsitatea: Hartzidura hasieran muztioak duen dentsitatea adierazten du.