HISTORIA (VI): IV. mendea

300. urtekoak dira garagardoaz dauden aztarna zaharrenak. 1911. urtean aurkitu zen lokatzezko pitxar bat Alzey izeneko Alemaniako herri batean, barnean marroi koloreko sustantzia bat zuen. Sustantzia hori zer zen ikertu eta garagardoa zela konturatu ziren. 

IV. mendean eman zen inperio erromatarraren bukaera eta barbaroen inbasioa. Erdia aroaren hasiera ematen da garai honetan (Carlomagno, Bizancio, galiarrak, bisigodoak, arabiarrak…).

Aurreko atala:
I. mendea

HISTORIA ( 0 )

Garagardoaren historiari buruz orain arte jakin dena oinarri bezala hartuz, edari hau gizakiaren lehen idatziak baino zaharragoa dela pentsatzen da.

Kultura desberdinek (Sumeria, Egipto, Babilonia, Inkak, etab.) beraien eguneroko elikaduraren zati egin zuten garagardoa, herri bakoitzak, bere inguruan zituen zereal desberdinen beratzearen bitartez: Afrikan sorgoa, Indian arroza, Ameriketan artoa eta mandioka, Europan garagarra, etab.

Egiptoarrak eta garagardoa

Gaurtik aurrera, garagardoaren historian murgilduko gara,astean behin  honi buruz lerro batzuk partekatuz. Hasiera hasieratik gaurko egunera eman diren aldaketak ezagutuz.

Hurrengo testua: HISTORIA (I): K.A. 3000 URTEA