Trub-aren banantzea / Whirlpool

Behin muztioa egosi eta lupulua gehitu ondoren, egosketa honetan sortu den trub-a (proteinez, polifenolez, lipidoz etab. osaturiko zati txiki solidoak) banandu behar da, ahalik eta gardenena den muztio bat lortzeko asmoz.

Trub hau muztioaren egosketan sortzen da eta % 50-a proteinaz eta % 30-a polifenolez osatua dago, beste osagai batzuk ere izanik. Trub hau banantzeak muztioaren eta ondorengo garagardoarengan onurak ekarriko ditu.

Teknologia desberdinak daude trub hau banantzeko:
– Dekantazio naturala
– Zentrifugazioa
– Iragazpena
– Whirlpool bezala ezagutzen den makina

Whirlpool ontzia barnekaldetik.Erdikaldean muztio sarrera ikus daiteke.

Azkeneko hau da gehien hedatua dagoen teknologia. Ontzi itxi bat da, non muztioa tangentzialki sartzen den, eta sortzen diren indar zentrifugo eta zentripetoa dela eta, eta partikula hauen dentsitate txikiagoarengatik, ontziaren behekaldean eta erdialdean gelditzen da Trub-a.

Egosketa eta lupulu gehiketa

Garagardoaren ekoizpen prozesuko hurrengo pausoa iragazpenaren ondoren, egosketa dugu.

Garagardo ekoizpen prozesua

Iragazi berri den muztio gardena egosketa ontzian biltzen da, eta bertan muztioaren tenperatura 100 ºC ingurura iristen denean jartzen da abian egosketa. 60-120 minutuko iraupena izaten du, garagardo mota eta enpresa bakoitzaren arabera aldatuz.

Egosketarekin 3 helburu betetzen dira:

– Muztioaren konposaketaren egonkortzea.

– Kolore eta flaborearen (zapore eta usaina batera) aldaketa eta garapena.

– Muztioaren kontzentrazioa (Lurruntzen den urarengatik)

Muztioaren konposaketaren egonkortzearen aspektu garrantzitsuena, lortzen den esterilizazioa eta entzimen aktibitate galera da.

Alemaniako “Brewpub” batetako egoste ontzia.
Etapa honetan ematen da baita lupuluaren gehiketa, garagardoari garratztasuna emango diona.  Lupuluak berak ez du sustantzia garratzik, baina denbora luzez tenperatura altuak jasan ondoren (egosketaren kasua), garratzak ez ziren sustantzia batzuek aldaketa biokimiko batzuk jasan eta berezitasun hau lortzen dute.
Lupulua zer den ikusi genuenean, lupulu mota desberdinak daudela komentatu zen, eta lupulu usaintsuen kasuan, garagardoan usain hauek nabaritu ahal izateko, egosketa bukaera aldera gehitu beharko da lupulua, bestela, tenperatura altuak (eta denbora) direla eta galdu egingo dira usain hauek.

GARAGARDOA EKOIZTEN: Iragazpena – Prentsa filtroa

Ekoizpen prozesuko iragazpenean, azken atalean “Iragazpen kupela” aurkeztu genuen, eta oraingoan, iragazteko garaian honen ordez aukeratu daitekeen teknologiari buruz jardungo dugu, “Prentsa filtroa”-ri buruz hain zuzen ere.

Teknologia mota hau XIX mendearen bukaera aldera azaltzen da garagardogintza sektorean, gaur egun, garagardo fabriken % 40-a izanik aukera honen alde egin duten fabrikak.

Filtro prentsa zahar baten egitura

 Marko eta plaka izeneko zatiez osatzen da makina mota hau. Marko bakoitzak filtratu behar den masa gordetzeko espazio bat du, plaka bakoitzak filtrazio oihalak edukiz. Egitura hau “Marko-plaka-marko” estruktura errepikatuz lorturik.

Prentsa filtroaren marko eta plakak banandurik

Filtro mota honen funtzionamendua hurrengoa izango litzateke: Beratze prozesutik datorren ura eta maltaren nahastea bonbeatuz marko guztiak betetzen dira, behin hauek bete direnean, muztioa plaketan dauden oihalak zeharkatzen hasiko da presioaren eraginez, zati solidorik gabeko muztio bat lortuz.

Plaketako oihalak garai batean algodoizkoak ziren baina gaur egun, sintetikoak (polipropilenoarekin) dira.

GARAGARDOA EKOIZTEN: Iragazpena – Iragazpen kupela

Ekoizpen prozesuko iragazpenean, 2 teknologia mota desberdin bereiz ditzakegula ikusi genuen. Hauetako bat, gaur aurkeztuko dugun “Iragazpen kupela” da.

Teknologia mota hau garagardogintzan betidanik erabili den iragazpen teknika da. Hasiera batean erabiltzen ziren makinek garapen handia jasan dute. Enpresa haundiek eta garagardogile txikiek erabiltzen dituzten iragazpen kupelek desberdintasun handiak dituzte, baino iragazpenaren garapena nahiko antzekoa dela esan daiteke. Jarraian, garagardogile txikiek erabiltzen dituzten iragazpen kupelak aurkeztuz azalduko da iragazpena, errezago ulertzearren.

Kupel hau hurrengo elementu nagusiez osatua dago:

 – Behe edo azpikalde faltsu bat (zirrikitu edo zulo luzexkaz betea).

Kupelaren azpikaldea eta besoak
Azpikalde faltsuaren xafla bat

  – Masa mozteko ekipoa (beso batzuez osatua)

Masa mozteko besoak (Kupelaren barnekaldea)

 – Mostoaren gardentasuna ikusteko tokia

Muztioaren gardentasuna ikusteko hodia

Prozesua, hitz gutxitan azalduta, hurrengoa izango litzateke:
1.- Beratze kupeletik iragazpen kupelera pasatzen da nahastea*

2.- Behin dena pasata, 30 minutuz edukitzen da nahastea, zati solidoak behekaldera joan daitezen, eta iragazpen gerutza natural bat sor dadin.

3.- Sortu den geruza hau izango da iragazpena egingo duena, eta gardentasuna kontrolatuz, mosto gehiago edu gutxiago pasatzen utziko da.Iragazpen hau grabitatearen indarraz ematen da artisau garagardo ekoizle gehienen kasuan eta kontrako presio batez garagardo ekoizle handien kasuan.

4.- Lehenengo mostoa deritzona izango da lehen lortuko den mostoa. Behin hau lortuta, 3 aldiz gehituko da ura iragazpen kupelera, lehenengo iragazpenean lortu ezin izan den azukrea lortzeko.

*Nahastea: Malta txigortua eta ura nahastuta.