GARAGARDO LANTEGIAK: Moncada Brewery (Londres, Ingalaterra)

 Aurreko ostiralean Londresko Notting Hill auzoan kokatua dagoen Moncada Brewery garagardo fabrika bisitatzeko aukera izan nuen. Julio Moncada argentinarra da 2011n sortu zuen enpresa honen jabea eta berau izan zen bere fabrikaren nondik norakoak kontatu zizkidana. Argazkian Sam eta Julio fabrika gainean duten barran. IMG_2802[1]

Duela 13 urte joan zen Julio Londresera bizitzera eta 2005. urtean etxean garagardoa egiten hasi zen “hobby” bezala. Moncada Brewery martxan jarri aurretik Juliok beste lan-postu bat zuen garagardo sektorearekin zerikusirik ez zuen beste enpresa batetan. Enpresa hura itxi eta lanik gabe gelditu zenean jarri zen Moncada Brewery proiektuan lanean.

Ingelesen ekoizteko moduan egiten ditu azaleko hartziduraz (Ale) ekoiztutako 7 garagardo desberdin.

1000 litro egunean ekoizteko makinaria ingeles bat du, ur bero ontzi bat, beratze eta egosketa kupela, eta iragazpen kupel bat. Hartzidura egiteko 4 hartzidura ontzi (1000l bakoitzak) ireki ditu eta erosi berri dituen bi hartzidura ontzi zilindrokoniko (1000 l bakoitzak). IMG_2812[1]

IMG_2813[1]

 

 

 

  Egun batean egiten dute muztioa (6-7 ordu) eta hau hartzidura ontzian uzten dute legamia gehituz. IMG_2815[1]IMG_2814[1]Hartzidura 3-4 egunez egiten dute eta ondoren azukrea gehituz kupeletan eta botiletan 2. hartzidura eta heltzea ematen da 2 astez gutxienez. Orain arte, salmentaren % 70 cask-etan (ingalaterrako kupela, “barril”) eta %30 botiletan (0,5 litro) egiten dute baina Julioren asmoa botilaren % handitzea eta kupel arruntekin poliki-poliki hastea da (cask-en ordez).

Eskuz botilatzen dute 12 botila inguru minutuko eginez.IMG_2820[1]IMG_2816[1]Garagardoak:

Notting Hill Summer (% 3,2) : Pale Ale    Notting Hill Red (%6): Red Ale Nottin  Hill

Notting Hill Stout (%5): Stout                   Ruby Rye (%5,2):Oloa duen rubí koloreko Ale-a

Notting H. Blonde (%4,2)                          Notting H. Amber (%4,7):Anber Ale  

                                         Notting H. bitter (%3,8)IMG_2817[1]

Hemendik gutxira Moncada-ko kideekin izango elkarrizketak jarriko ditugu blogean.

Egun ona izan!!!

GARAGARDO LANTEGIAK: Meantime The Old Brewery

Londres aldean nabil duela hilabete ingurutik eta gaur Greenwich-en dagoen mikrogaragardotegi bat bisitatzeko aukera izan dut, Meantime garagardo enpresaren “fabrika zaharra” , baina mikro berritu bat bezala funtzionatzen duena.

Kokapena: Greenwich, Londres (Erresuma Batua)

Bertako garagardogilearekin (Rod du izena eta 2 urte daramatza bertan lanean) egoteko aukera izan dut eta bere lanaren inguruan pixka bat berrikatan egin dugu.

Terraza handi bat duen jatetxe bat da, non Meantime enpresaren 9 garagardo desberdin eskaintzen dituzte urte osoan zehar eta aldakorrak  (hauek bertan ekoiztuak) diren beste 2-3 garagardo berezi.

Urte osoan dituzten garagardoak: London Lager, London Pale Ale, London Stout, Chocolate Porter, Pilsner, Wheat, Raspberry Wheat, Indian Pale Ale eta London Porter.

Hilabete honetan berezi bezala zituzten (eta bertan egindakoak) garagardoak: Strawberry Ale, Flanders Brown eta Pacific Pale Ale.

10 Hl-tako makinaria bat du, bi hartzidura ontzi eta beste bi heltze ontzi dituenak:

Goiko argazkian beratze eta iragazpen kupelak ikusi daitezke, eskubikoa muztioa hozteko makina da eta beheko argazkian bi hartzidura ontzi zilindrokoniko daude.

Eskubian ikusi daitekeena hartu ditudan garagardoetako bat da, Pale Ale estilokoa.

Bertan ekoizturiko garagardoak ez dute pasteurizaziorik jasaten eta ezta iragazpenik eta 6 aste egoten dira garagardoak heltzen.

Londres aldera joan ezkero, bisitatzeko toki benetan atsegina garagardozaleontzat!

GARAGARDOTEGI LANTEGIAK: Weissbräu Gmbh (Kolonia, Alemania)

Weissbräu Gmbh garagardotegi fabrika, Alemaniako Kolonia hirian kokatua zegoen “Brewpub” bezala ezagutzen den txoko bat zen. Taberna eta jatetxea izateaz gain, bertan egiten zen eskaintzen zuten garagardoa. Hemen izan nuen nik lehen kontaktua garagardogintzarekin, eta nahiz eta gaur egun iada itxia dagoen, berari buruz hitz batzuk idaztea erabaki dut.

Azaleko hartziduraz ekoizturiko 3 garagardo mota egiten zituzten. Kölsch garagardoa, garizko garagardoa eta Stout garagardoa. Garagardo hauek ez zuten pasteurizaziorik jasaten, eta Stout eta garizko garagardoak iragazpenik jasaten ez zuten bitartean, Kölsch garagardoak bai. Garagardoa zuzenean kupeletatik kañeroetara zerbitzatzen zen, eta baita “egurrezko” kupel txiki batzuetatik (10, 15, 30 litrotakoak).

Ezkerretik eskubira:Beratze eta egoste kupela/ iragazpen kanilak/dentsimetroa/ikuspegi orokorra/iragazpen kupela/ Iragazpen kupelaren barnealdea/ hartzidura ontziak/heltze ontziak/ egurrezko kupel txikiak

Egunean 1200 litro garagardo ekoizteko ahalmena zuen makinaria zuten. Goiko argazkian ikusi daitekeen bezala.

Teknologia:

– Beratze/egoste kupela                                                    – Iragazpen kupela  
– 3 Hartzidura ontzi (Irekiak) 1200 litrotakoak               – 6 heltze ontzi (2400 l)
– Iragazpen makina