Garagardo festa antolatu du Ordizian bertako Rugby taldeak eta ekainak 26tik-29arte iraungo du.
Data eta ordua: Ekainak 26-29 (18.00-00.00)
Tokia: Beti Alai pilotalekua, Ordizia
Garagardo festa antolatu du Ordizian bertako Rugby taldeak eta ekainak 26tik-29arte iraungo du.
Data eta ordua: Ekainak 26-29 (18.00-00.00)
Tokia: Beti Alai pilotalekua, Ordizia
Laugar bizkaitarren EPA! artisau garagardoa aurkeztuko dute bihar, Ekainak 7 larunbata, Donostian Never-Stop tabernan. Laugar-en EPA! Never Stop tabernak antolatzen duen laugarren estreinu edo garagardo aurkezpenda da.
Lekua: Errege Katolikoak 6 , Donostia (Tabernan bertan)
Data: Ekainak 7 larunbata 20:00etan
Artisau garagardoa gustuko duenak lupuluek garagardo estilo batzutetan duten garrantzia zein den oso ondo daki. Lupulu mota desberdinek garagardo askori beraien usain zoragarri eta bereizgarria ematen die, gaur egun gurean ere ematen hasi den artisau garagardo iraultzaren arrazoi edo bultzatzaile garrantzitsuenetako bat izanik alegia.
Gaurtik aurrera merkatuan dastatu ahal izango ditugun garagardo berri askok eskainiko dizkiguten usain berriak duela urte batzuetatik hasitako lupuluen inguruko garapenari zor zaizkio, lupulu barietate berriak garatzen dabiltzan nekazariak izango direlarik (eta direlarik iada…) artisau garagardo sektorean garrantzi handien izango duten pertsonaiak.
Duela hamarkada gutxi, 40-50 bat ziren garagardo ekoizleek erabiltzen zituzten lupulu barietateak. Gaur egun 200 bat barietate komertzial dira erabilgarri daudenak, eta mundu osoan zehar 100 barietate berriren inguruko garapen lanak ari dira aurrera eramaten. Barietate berri hauetatik 5-10 inguru agian erabilgarri izango dira urte honetan zehar.
Hopunion Hop and Brew school-en hitzetan, lupulu barietate bat kaleratzeko gastu tipikoa 1,5 milioi $ ingurukoa da eta 9-10 bat urte behar izaten dira barietate berri bat garatzen hasi eta kaleratzen den arte.
The Kernel artisau garagardo ekoizlea blogean aurretik aurkeztu dugun londresko enpresa bat da. Localbier artisau garagardo bilatzaileak elkarrizketa interesgarri bat egin dio beraien sorreraren inguruan, garagardo “freskoa” kontsumitzearen garrantziaren inguruan, lanean antolatzeko duten moduaren inguruan etab.
The Kernel-eko Evinek elkarrizketa honetan jorratzen dituen gaiak benetan interesgarriak direla iruditzen zaigu eta nahiz eta euskaraz ez izan, bideoa zuekin elkarbanatzea erabaki dugu.
Zuekin… The Kernel…