AUGUSTINER DUNKEL GARAGARDOA

Munich estiloko gargardoei buruz hitz egin genuen duela egun batzuk eta gaurkoan estilo honetako garagardo konkretu bat aurkeztuko dugu, Munichen dagoen “Augustiner-Bräu Wagner KG” garagardo enpresaren “Augustiner Dunkel” garagardoa hain zuzen ere.

Augustiner Dunkel garagardoa



Jatorria: Munich, Alemania

Hartzidura mota: Oineko hartzidura

Malta: Garagar malta.

Lupulua: 20 IBU inguruko garratztasuna.

Kolorea: Iluna, marroi-gorrixka.

Alkohol edukia:  % 5,6 bolumenean.

Malta usain tipikoak nabari daitezke garagardo mota honetan, zapore pikanteak ere nabarmenak izanik.