Garagardoaren ekoizpen prozesuko hurrengo pausoa iragazpenaren ondoren, egosketa dugu.
Garagardo ekoizpen prozesua |
Iragazi berri den muztio gardena egosketa ontzian biltzen da, eta bertan muztioaren tenperatura 100 ºC ingurura iristen denean jartzen da abian egosketa. 60-120 minutuko iraupena izaten du, garagardo mota eta enpresa bakoitzaren arabera aldatuz.
Egosketarekin 3 helburu betetzen dira:
– Muztioaren konposaketaren egonkortzea.
– Kolore eta flaborearen (zapore eta usaina batera) aldaketa eta garapena.
– Muztioaren kontzentrazioa (Lurruntzen den urarengatik)
Muztioaren konposaketaren egonkortzearen aspektu garrantzitsuena, lortzen den esterilizazioa eta entzimen aktibitate galera da.
Alemaniako “Brewpub” batetako egoste ontzia. |
Etapa honetan ematen da baita lupuluaren gehiketa, garagardoari garratztasuna emango diona. Lupuluak berak ez du sustantzia garratzik, baina denbora luzez tenperatura altuak jasan ondoren (egosketaren kasua), garratzak ez ziren sustantzia batzuek aldaketa biokimiko batzuk jasan eta berezitasun hau lortzen dute.
Lupulua zer den ikusi genuenean, lupulu mota desberdinak daudela komentatu zen, eta lupulu usaintsuen kasuan, garagardoan usain hauek nabaritu ahal izateko, egosketa bukaera aldera gehitu beharko da lupulua, bestela, tenperatura altuak (eta denbora) direla eta galdu egingo dira usain hauek.